Mundua
Frantzia
Agentziak | Erredakzioa
Le Canard Enchaine aldizkariak kasua zabaldu aurretik inkesta guztiek segurutzat ematen zuten Fillon izango zela hurrengo Presidente frantsesa.
François Fillon. Artxiboko argazkia: EFE
Frantziako Fiskaltzak ostiral honetan jakitera eman duenez, François Fillon hautagai kontserbadorearen emazteak 1998tik 2002ra bitartean egindako lana ikertzeko agindu dio instrukzio epaileari. Gauzak horrela, Fillon inputatzeko bidea hasi ditu Frantziako Auzitegiak.
Hasieratik Fillonek delitu guztiak ukatu zituen (funtsa publikoak bidegabe erabiltzea, gizarte ondasunen gehiegizko erabilera eta estalketa) eta epaile batek inputatuz gero hautagai kontserbadorea izateari utziko ziola ziurtatu zuen. Dena dela, handik gutxira iritziz aldatu zuen, antza, Fiskaltzak ez zuelako zuzen jokatu, eta hautagai kontserbadorea izaten jarraituko zuela berretsi zuen.
Frantziako Fiskaltzak Le Canard Enchaine egindako adierazpenen harira ireki zuen ikerketa. Aldizkari satiriko horren arabera, Penelope Fillonek (bere emaztea) 800.000 euro inguru jaso zituen 1998tik 2002ra bitartean, Fillonen laguntzaile gisa lan egin zuenean. Alabaina, denbora horretan inork ez zuen lanean sekula ikusi.
Ildo horretatik, auziarekin aurrera jarraitzeko froga ugari zituela esan zuen duela egun batzuk Frantziako Fiskaltzak. Ondorioz, bi aukera zituen: Fillon eta bere emaztea zuzenean epaitegi batera bidali edo instrukzio epaileari gertatutakoa argitzeko agindu. Frantziako Fiskaltzak bigarren aukera hartu zuen.
Le Canard Enchaine aldizkari satirikoak adierazpen horien berri eman aurretik inkesta guztiek ez zuten zalantzarik eta segurutzat ematen zuten François Fillon izango zela hurrengo Presidente frantsesa. Polemika piztu zenean, ordea, boto asmoa nabari jaitsi zen, baina azken asteetan boto-emaileen konfiantza berreskuratu zuen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa