Mundua
AEB
agentziak | erredakzioa
Obamaren Gobernuak ere hitza eman zuen dirua bideratuko zuela arma nuklearrak berritzeko. Orain, argi utzi dute "nagusitasun estatubatuarra' mantenduko dutela.
Ameriketako Estatu Batuak eta Errusia dira arma nuklear gehien dituztenak. Artxiboko argazkia: EFE
Albisteak (1)
AEBk ez diote "utziko nagusitasun nuklearra inori" izaten, eta berritu behar duten arma atomikoen gaitasuna mantentzeko modua bilatuko dute, Sean Spicer Etxe Zuriaren bozeramaleak esan duenez.
Horrela mintzatu da bozeramalea, Donald Trump presidente estatubatuarraren adierazpenak zabaldu eta gero, Reutersek egindako elkarrizketa dela eta. Trumpek ziurtatu du inbertitu egingo duela arma nuklearrak hobetzeko eta, horrela, Estatu Batuak "taldearen buruan" egongo direla bermatzeko, arma nuklearrei dagokienez.
Spicerren esanetan, Trump beste herrialdeetako armategiez ari zen eta, hori dela eta, "argi utzi zuen nagusitasun estatubatuarrari eutsi egingo diogula, eta ez garela geldirik geratuko beste herrialde batzuk (armategia) handitzen ari badira".
Estatu Batuak eta Errusia dira arma nuklear gehien dituzten herrialdeak, hain zuzen, Erresuma Batuek, Frantziak eta Txinak, esaterako, baina askoz gehiago.
Halere, arma estatubatuarrak -bereziki kontinentearteko misilak, itsaspekoak eta aireko bonba-jaurtitzaileak- zahartuta daude, eta berritzeko beharraren eztabaida zabaldu du azken urteotan.
Barack Obama presidente estatubatuar ohiaren Gobernuak ere hitza eman zuen arma nuklearrak berrituko zituela. James Mattis oraingo Defentsa idazkariak, aldiz, kontinentearteko misilak desaktibatzeko aukera zabaldu zuen, ezbeharrak saihesteko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa