Mundua
Ameriketako Estatu Batuak
Agentziak | Erredakzioa
AEBko presidenteak migrazioa kontrolatzeko neurri berriak ezarri ditu jada.
Donald Trump AEBko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Donald Trumpek zuzentzen duen Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak migrazioa kontrolatzeko neurri berria hartu ditu, hala nola, agiririk ez duten immigranteak deportatzeko prozesua azkartzea eta 15.000 migrazio agente gehiago kontratatzea.
Immigrazio eta Aduana Kontrolerako Zerbitzuan 10.000 agente kontratuko dituzte eta beste 5.000 Aduana eta Muga Bulegorako.
“Hegoaldeko mugan legez kanpoko immigrazioak gorakada handia izan du, agentziak eta baliabide federalak gaindituta eta AEBko segurtasun nazionala ahulduta”, dio arauak.
Orain arte indarkeriagatik karguak zituzten agiririk gabeko migratzaileen kontra egiten zuten, baina hemendik aurrera laguntza publikoez “neurriz kanpo baliatu” diren etorkinen kontra ere joko dute.
Gainera, migrazio agenteek eskumena izango dute euren iritzian “segurtasun publikoa edo segurtasun nazionala arriskuan” jartzen duten immigranteen aurka egiteko.
Segurtasun Nazionalerako Departamentuak azpimarratu du aurrerantzean paperik gabeko etorkinen inguruan ez dela inolako bereizketarik egingo kanporatu behar diren edo erabakitzerakoan.
Barack Obamaren Gobernuak galarazi egin zuen etorkinak deportatzea, arau-hausteak txikiak zirenean, gidabaimenik gabe edo argirik gabe gidatzeagatik, adibidez.
Horrez gain, Trumpek ahalmen legal handiagoa eman die migrazio agente federalei, eta estatuko nahiz tokian tokiko agenteei ere migrazioa kontrolatzeko lanetan parte hartzea ahalbidetuko diete.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa