09:03

Mundua

Estatu Batuak

Trumpen aholkulariek Errusiako inteligentzia zerbitzuekin lotura zuten

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

The New York Times egunkariak argitaratu duenez, AEBko presidentearen kanpaina-arduradunek harreman zuzena zuten Kremlineko espioitza zerbitzuetako goi funtzionarioekin.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Donald Trump AEBko presidentearen aholkulariek "harreman zuzena" izan zuten "hainbat alditan" Errusiako inteligentzia zerbitzuko agenteekin, Etxe Zurirako hauteskundeen aurretik. Hala jakinarazi du The New York Times egunkariak gaurko zenbakian.

AEBko lau funtzionariok emandako informazioan oinarritu da hedabide estatubatuarra albistea emateko, baina ez du horien izenik eman. Horien arabera, Trumpen aholkularien eta Errusiako inteligentzia zerbitzuko agenteen arteko telefono deiak atzeman zituzten iaz. AEBko presidenteak beti ukatu ditu harreman horiek.

The New York Times egunkariaren arabera, elkarren arteko telefono dei asko atzeman zituzten, baina oraingoz dei horien eta Hillary Clintoni kanpainan ustez egindako zibererasoen arteko loturarik ezin dutela probatu gaineratu du.

Elkarrizketen edukiari buruzko informaziorik ez da argitaratu, ezta elkarrizketa horietan parte hartu zutenen izenik ere. Paul Manafort Trumpen kanpainaburu ohiaren izena bakarrik nahasi dute, zeharka, afera honetan.

Manafortek, baina, berehala ukatu du guztia. "Zentzugabea da. Ez dakit zertaz ari diren ere. Nik dakidala, inoiz ez dut Errusiako inteligentzia zerbitzuetako kideekin hitz egin, eta inoiz ez dut zerikusirik izan Errusiako Gobernuarekin", esan du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena