Mundua
Estatu Batuak
Agentziak | Erredakzioa
AEBko presidenteak berretsi egin du auzitegira joko duela bere migrazio-politika ezarri ahal izateko.
Donald Trump, Japoniako lehen ministroarekin, Etxe Zurian. Argazkia: EFE
Joan den ostegunean San Frantziskoko Apelazio Auzitegiak berretsi egin zuen Donald Trumpek errefuxiatuei eta herrialde musulmanetako herritarrei Ameriketako Estatu Batuetan sartzeko debekua bertan behera uzteko behin-behineko erabakia.
Hortaz, AEBko presidenteak esan du auzitegietara joko duela baliogabetze horren aurka.
“Prozesua auzitegietan jarraituko dugu eta erabat ziur nago irabazi egingo dugula”, azpimarratu du Shinzo Abe Japoniako lehen ministroarekin batera Etxe Zurian egin duen agerraldian.
“Gure herrialdea seguru mantenduko dugu eta horretarako beharrezko den guztia egingo dugu”, adierazi du.
Ildo horretan, Trumpek iragarri du datozen egunetan “segurtasun neurri berriak” hartuko dituelako. “Datorren astean ikusiko duzue”, gaineratu du inolako xehetasunik eman gabe.
unik eman gabe.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa