Mundua
Gerra krimena
agentziak
Netanyahuk atzeratu nahi zuen lege berriaren bozketa, Washingtonera joan arte. Legeak aldeko 60 eta kontrako 52 boto jaso ditu. Litekeena da lege berria inpugnatzea.
Amona legez kanpoko kokalekuaren argazki bat. EFE
Knesset-ek, edo Israelgo Parlamentuak, atzerako eraginez Palestinako lurretan eraikitako (Zisjordanian) 4.000 etxebizitza "legeztatuko" dituen lege bat onartu du.
Diputatuek aldeko 60 eta aurkako 52 boto eman dituzte Erregulazio Legea izenez ezagututako arau berriaren bozketan. Hala, Israelgo legepean izango dira etxebizitzak, eta ez Israelgo Armadaren legeak kontrolatuta, orain arte bezala, 'Yedioth Aharonoth' egunkariak zabaldu duenez. Izan ere, kokalekuak 1967 urtetik hona lege militarraren arabera kudeatzen dituzte.
Bozketa egin dute, nahiz eta Benjamin Netanyahu lehen ministro israeldarrak atzeratzea eskatu duen, aurretik Washingtonera bisita egin nahi zuelako, otsailaren 15ean. Legearen defendatzaile nagusia Bayit Yehudi Naftali Bennett egungo Hezkuntza ministroaren alderdia izan da.
Nahiz eta oposizioa (Batasun Sionista horren buruan) legearen aurka zegoen, onartu egin dute. Isaac Herzog Batasun Sionistaren presidenteak azaldu duenez, bat-egitearen aurka daude "milaka palestinar Estatu juduan sartzea" ahalbidetu bailezake.
Legeak palestinarren lur-sailak desjabetzea aurreikusten du, merkatuan duen balorea baino gehiago ordainduta. Prozesu horren ostean, lur sail horiek Zisjordaniako Gobernuaren Jabego Komisarioaren esku pasatuko lirateke.
Litekeena da nazioarteak lege berri hori kritikatzea, militarrek hartutako lur eremuak kolonizatzea gerra krimena baita.
Edonola ere, badirudi legea inpugnatu egingo dutela epaitegietan, nahiz eta Parlamentuan onartu duten. Avichai Mandelblit Israelgo fiskal nagusiak ohartarazi du ez duela lege berriaren alde egingo prozesu judizialean.
Erreakzioa nazioartean
Legea onartu aurretik ere, Nikolai Mladenov NBEren Ekialdeko Hurbileko ordezkariak ohartarazi duenez, lege horrek "palestinarren eremuetan Israelek kokalekuak egitea ahalbidetzen du". "Lege bihurtzen bada, ondorioak izango ditu Israelentzat, eta bake akordiorako aukerak murriztuko ditu", gaineratu du.
Palestinako Aginte Nazionaleko Presidentetzaren iritzian "onartezina" da Israelgo Parlamentuak onartutakoa.
Nabil Abu Rudeineh bozeramalearen arabera, Knesseten erabakiak Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluaren 2334 ebazpenaren aurka egiten du.
Hori dela eta, nazioarteari "erantzukizuna bere gain" hartzea eskatu dio, "gauzak kontrolaezin bihurtu baino lehen", zabaldu du WAFA Palestinako albiste agentzia ofizialak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa