Mundua
Frantzia
Agentziak | Erredakzioa
Fillonek hamabost egun eskatu dizkie bere alderdiko diputatuei, denbora-tarte horretan poliziaren ikerketa itxita egongo delakoan.
François Fillon. Artxiboko argazkia: EFE
Azken asteotan ugaritu diren kritiken aurrean, hautagai kontserbadorea izaten jarraituko duela berretsi du asteazken honetan François Fillonek. Frantziako auzitegi batek ikerketa abiatu du emaztea, Penelope Fillon, laguntzaile gisa kontratatu zuenean deliturik egin zuen argitzeko. Antza denez, 900.000 euro inguru jaso zituen ustez egin ez zuen lanagatik.
“Nik hartu nuen hautagai izateko erabakia, eta hautagai batek erasoei aurre egiten jakin behar du”, esan du bere alderdikideekin egindako bileraren ostean.
Fillonek azaldu duenez, ez da “horrelako egoera bortitz bat” bizi duen lehen hautagaia. Halaber, hauteskunde guztietan errepikatzen den joera dela adierazi du, bere esanetan, beti gertatzen direlako halakoak.
“Frantziaren susperraldia ekar lezakeen proiektua aurkezten duen hautagai bakarra naizela uste dut, eta, horrenbestez, aurrera jarraitzeko asmoa dut”, esan du hautagai kontserbadoreak.
Fillonek hamabost egun eskatu dizkie bere alderdiko diputatuei, denbora-tarte horretan poliziaren ikerketa itxita egongo delakoan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa