10:56

Mundua

Ekialde Hurbila

Israelek etxe gehiago egingo ditu Zisjordaniako juduen asentamenduetan

Agentziak | Erredakzioa

Donald Trump presidente izendatu zutenetik, hirugarren aldiz iragarri dute eraikin gehiago egiteko asmoa.

1:12
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Israelgo Defentsa Ministerioak adierazi duenez, 3.000 etxebizitza gehiago eraikiko dituzte Zisjordaniako juduen asentamenduetan. Donald Trump AEBko presidente izendatu zutenetik, hirugarren aldiz iragarri dute eraikin gehiago egiteko asmoa.

Benjamin Netanyahu lehen ministroak eta Avigdor Lieberman Defentsa ministroak 3.000 etxebizitza berri eraikitzea adostu dute, Judean eta Samarian beharrezkoa baita "normaltasunera berreskuratzea".

Iragarpen horren arabera, 3.000 etxebizitza eraikiko dituzte israeldarren 13 kolono-gunetan: horietatik 2.000 segituan eraikiko dituzte, eta beste 1.000, berriz, hainbat fasetan.

Armadak azken egunotan emandako aginduen kontrakoa da erabakia. Izan ere, Zisjordaniako Armona asentamenduko kolonoek 48 ordutan joan behar dute bertatik, justizia israeldarrak palestinarrei dagokien zoru pribatuan daudela baieztatu ostean.

Honakoa Netanyahuren Gobernuak kolonoentzako guneak handitzeko iragarri duen hirugarren egitasmoa da, NBEko Segurtasun Kontseiluak 2016ko abenduaren 23an asentamendu horiek debekatu zituen arren.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena