Mundua
Primariak
Agentziak | Erredakzioa
Benoît Hamon sozialisten alde ezkertiarrenaren ordezkaria da faborito nagusia, Manuel Valls lehen ministro ohiaren aurrean.
Frantziako sozialisten hautagaia aukeratzeko barne-hauteskudeen bigarren itzulia abian da, hautes-eskolak 09:00etan ireki baitituzte. Benoît Hammon eta Manuel Valls dira bi hautagaiak.
Hautestontziak 19:00ak arte egon dira zabalik eta lehen emaitzak 20:00ak aldera jakitea espero dute. Halaber, joan den igandean lehen itzulian emandako 1.655.919 botoak gainditzea ere aurreikusi dute.
Bigarren itzuli honetako lehian, Benoît Hamon sozialisten alde ezkertiarrenaren ordezkaria da faborito nagusia, joan den igandean lehen postuan geratu baitzen botoen %36 lortu ostean.
Bestalde, Manuel Vallsek sorpresa espero du gaur, lehen itzulian bigarren geratu zelako, botoen %31,5 jasota.
Gaur gauean emaitzak jakinarazten dituztenean, ikusi egin beharko da galtzaileek emaitza onartzen duten ala ez, eta alderdia ez ote den zatitzen. Izan ere, desertzioren bat egon litekeela zabaldu da azken egunotan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa