Mundua
Mexiko
Agentziak | Erredakzioa
Ameriketako Estatu Batuetako presidente berriak Mexikoko mugan hesia eraikitzeko agindua eman ostean hartu du erabakia.
Albisteak (2)
Donald Trumpekin urtarrilaren 31n egitekoa zen goi bilerara ez dela joango iragarri du ostegun honetan Enrique Peña Nieto Mexikoko presidenteak. Ameriketako Estatu Batuetako presidente berriak Mexikoko mugan hesia eraikitzeko agindua eman zuen atzo, asteazkena. Bien arteko harremanak hautsi ditu erabaki horrek.
?Goizalde honetan iragarri diogu Etxe Zuriari ez naizela datorren asteartean @POTUS-ekin egitekoa zen goi bilerara joango?, jakinarazi du Peña Nietok Twitteren duen kontuaren bidez.
Alabaina, AEBrekin akordioak bilatzeko prest dagoela eta bi herrialdeentzat onena espero duela esan du Mexikoko presidenteak.
Beste alde batetik, Mexiko ?horren beharrezkoa? den hesia eraikitzeko lanak ordaintzeko prest egon ezean, hoberena asteartean egitekoak ziren bilera bertan behera uztea zela esan du Donald Trumpek ordu batzuk lehenago.
?Mexikok ez badu horren beharrezkoa den hesia ordaindu nahi, hobe da bilera bertan behera uztea?, esan du Donald Trumpek bere Twitter kontuan.
of jobs and companies lost. If Mexico is unwilling to pay for the badly needed wall, then it would be better to cancel the upcoming meeting.
? Donald J. Trump (@realDonaldTrump) 26 de enero de 2017
Azken orduotan kritika asko jaso ditu Peña Nietok Mexikon. Trumpekin egitekoa zen bilerara ez joateko eskatu diote behin eta berriro alderdi politikoek, Mexikoko mugan hesia eraikitzeko agindua eman ostean.
Trumpek bilera bertan behera utziko zuela esateak umiliagarria zela esan zuten oposizioko alderdi politiko batzuek, eta AEBra ez bidaiatzeko eskatu zioten Peña Nietori.
?Falta zena: Enrique Peña Nietorekin bilera bertan behera utzi du Trumpek?, esan zuen Ricardo Anaya PAN alderdiko kideak Twitterren duen kontuan.
Bestalde, bi herrialdeen artean harresi bat eraikitzea onartezina dela esan zuen Enrique Ochoa PRI alderdiko presidenteak, eta komunikazioa hobetzeko zubiak eraikitzeak garrantzia handiagoa duela gaineratu zuen.
Halaber, Ivonne Ortega PRI alderdiko kideak bilerara ez joateko eta mexikarrei dien errespetua erakusteko eskatu zion Peña Nietori.
Polemika horren aurrean, Vicente Fox presidente ohiak bideo bat zabaldu zuen sare sozialen bidez, mexikarrek Trumpi garaitu diotela azpimarratuz.
Inportazioei % 20ko tasa jarri nahi die Trumpek
Mexikoko mugan eraiki nahi duen hesia egiteko lanak ordaintzeko, Donald Trumpek % 20ko tasa ezarri nahi die Mexikotik inportatzen dituzten produktu guztiei. Hala iragarri du ostegun honetan Sean Spicer Etxe Zuriko bozeramaileak.
Dena dela, erabaki hori ezin du egun batetik bestera hartu, Ipar Amerikako Merkataritza Libreko Ituna (TLCAN) indarrean jarraitzen duelako. AEBk, Kanadak eta Mexikok osatzen dute Ipar Ameriketako merkataritza askerako elkartea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa