21:50

Mundua

Primarioak

Hamon eta Vallsek lehiatuko dute sozialisten hautagaitza Frantzian

Agentziak | Erredakzioa

Arnaud Montebourg Ekonomia ministro ohia geratu du hirugarren postuan, botoen % 17,95 pilatuta, eta datorren igandean Hamoni bozkatzeko deia egin du.

1:20
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Benoit Hamon Hezkuntza ministro ohiak (botoen % 36,12) eta Manuel Valls lehen ministro ohiak (% 31,24) lehiatuko dute Frantziako sozialisten primarioetako bigarren itzulia, lehen itzuliko behin-behineko emaitzen buru geratu baitira igande honetan.

Arnaud Montebourg Ekonomia ministro ohia geratu du hirugarren postuan, botoen % 17,69 bilduta, eta datorren igandean Hamoni bozkatzeko deia egin du.

Montebourgek esan duenez, Vallsek lortu duen % 31,24 hori Francois Hollande Frantziako presidentearen bosturtekoari gaitzespen "masiboa" izan da, eta baita "ekonomikoki eta ekologikoki bultzada emateko estrategia argi bat, finantza-sistemaren kontrola berreskuratzeko, eta eredu soziala aldarrikatzeko" ere.

Barne-hauteskundeak kudeatu dituen Goi Agintariak eman ditu lehen zifrak 3.090 hauteskunde-mahai inguru zenbatuta, bozkatzeko gertu egon diren 7.530etik.

Lehenengo itzulian beste lau hautagai ere egon dira lehian: Vincent Peillon Hezkuntza ministro ohia (% 6,82), François de Rugy ekologista (% 3,81), Sylvia Pinel ezkerreko alderdi erradikalaren ordezkaria (% 2) eta Jean-Luc Bennahmias (% 1,01 Fronte Demokratako burua.

Alabaina, horietako inork ez du botoen % 7 gainditu, eta guztien artean okerren Bennahmias geratu da, % 1a eskuratuta soilik.

Gaurko parte-hartzearen zenbatekoa bi milioikoa izatea espero da, 2011n egin ziren sozialisten primarioetako lehen itzulian baino gutxiago, orduko hartan parte-hartzea 2,6 milioikoa izan baitzen.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena