18:15

Mundua

AEB

'Emakumeen Martxa' jendetsua Washingtonen, Trumpen aurka

Agentziak | Erredakzioa

Antolatzaileen esanetan, 500.000 pertsona baino gehiagok egin dute bat emakumeen eskubideak defendatzeko asmoz egin den deialdiarekin.

1:11
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Milaka pertsona bildu dira gaur Washingtonen "Emakumeen Martxa" manifestazioan. Antolatzaileen esanetan, 500.000 pertsona baino gehiagok egin dute bat emakumeen eskubideak defendatzeko asmoz Donald Trumpek presidente kargua hartu eta hurrengo egunean egin den deialdiarekin.

Izan ere, AEBko presidente aukeratu berriarekin arriskuan jarritako aniztasuna, berdintasuna eta emakumeen eskubideak defendatzeko asmoz antolatutako martxa izan da. Hasieran 250.000 pertsonak parte hartzea aurreikusten zuten arren, milioi erdiraino igo dute kopurua antolakuntzako kideek eta hiriko agintariek.

Goizean goizetik Washingtoneko eta inguruko eremuetako metro-geltokiak jendez lepo zeuden. Scarlett Johansson, Katy Perry, Julianne Moore edo America Ferreira aktoreak aritu dira ekimenaren antolakuntzan lanean, besteak beste.

13:15ean abiatu dira (18:15 GMT) National Mall eremutik eta Washingtoni egindako Monumentuaren parean amaitu da, Etxe Zuriaren hegoaldean.

Bestalde, Twitter kontuaren bidez, Hillary Clinton hautagai demokrata ohiak eskerrak eman dizkie parte hartzaileei, "gure baloreen alde hitz egin eta ibiltzeagatik".

Dena den, Washingtoneko ekimenaz gain, beste 616 martxa antolatu dituzte Ameriketako Estatu Batuetan eta munduko beste hainbat tokitan: Buenos Aires, Lima, Bogota, Madril, Bartzelona, Granada, Mexikoko hiriburuan eta Mexikoko beste 16 herritan.

Emakumeen aurka adierazpen iraingarriak eta ustezko sexu-jazarpenak eginda ere, Trumpek azaroan hauteskundeak irabazi izana ezin sinetsia zegoen emakume feminista talde batek ipini zuen abian gaurko manifestazioa.

manifestazioa.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena