Mundua
AEBko hauteskundeak
Agentziak | Erredakzioa
AEBko hauteskundeetarako hamar egun falta zirenean, ikertu gabeko beste posta elektroniko pribatu batzuk aurkitu zituztela jakinarazi zuen FBIk.
Hillary Clinton hautagai demokrataren mezu elektronikoak direla eta, Ikerketa Bulego Federalak (FBI) izandako jarrera ikertuko dutela iragarri du ostegun honetan Michael Horowitz AEBko Justizia Departamentuko inspektore nagusiak.
AEBko Kongresuko kide batzuk kezkatuta agertu ziren hauteskundeetarako astebete eta erdi falta zenean ikertu gabeko beste posta elektroniko pribatu batzuk aurkitu zituztela jakinarazi zuenean FBIko zuzendariak. Antza denez, 2009 eta 2013 urteen artean igorri zituen posta elektroniko pribatuak, Hillary Clinton estatu idazkaria zenean.
Arrazoi horregatik, FBIren jarrera ikertuko dutela azaldu du AEBko Justizia Departamentuko inspektore nagusiak. FBIaren zuzendariak Clinton ez auzipetzeko erabaki zuen AEBko hauteskunde-kanpainan, baina geroago beste erabaki bat hartu zuen.
2016ko urriaren 28an, AEBko hauteskundeetarako hamar egun besterik ez zirenean falta, ikertu gabeko beste posta elektroniko pribatu batzuk aurkitu zituztela iradoki zuen FBIaren zuzendariak.
Adierazpen horiek zalaparta handia piztu zuten hauteskunde-kanpainaren azken egunetan, eta FBIk izandako jarreraren inguruan iritzi ezberdinak zabaldu ziren.
Abenduan, horrek estatu garrantzitsuetako hautesleen erabakian eragin handia izan zuela esan zuen AEBko hautagai demokratak eta Florida edota Ipar Carolinaren adibideak jarri zituen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa