Mundua
Argentina
Agentziak | Erredakzioa
Justiziak presidente ohia auzipetzea erabaki du, legez kanpoko elkarteagatik eta iruzurrezko administrazioagatik obra publikoen kontzesioan ustezko irregulartasunak aztertzen dituen auzian.
Cristina Fernandez Argentinako presidente ohia. Artxiboko irudia. EFE
Argentinako Justiziak Cristina Fernandez de Kirchner presidente ohia (2007-2015) auzipetzea erabaki du, legez kanpoko elkarteagatik eta iruzurrezko administrazioagatik, obra publikoen kontzesioan ustezko irregulartasunak aztertzen dituen auzi batean, iturri judizialek jakitera eman dutenez.
Estatuko buruzagi ohia beste auzi batean auzipetuta dago, egin zuen kudeaketan Banku Zentraleko etorkizuneko dolarrak saltzean irregulartasunengatik. Oraingo hau ustelkeria delituagatik auzipetzen duten lehen aldia da.
Agintari ohiak urrian deklaratu zuen ikertu gisa, eta espedientean Austral taldearen aldeko “abantaila esklusiboen” ustezko eskema bat ikertzen ari dira. Lazaro Baez enpresariarena da (Nestor Kirchner hildako presidente ohiaren gertuko pertsona, uneotan ustez dirua garbitzeagatik atxilotuta dago), Estatuko diru-kutxen kaltean.
Julian Ercolini epaileak Fernandezen aurka 10.000 milioi pesoko (664 milioi dolar inguru) blokeoa agindu du. Halaber, besteak beste, Baez, Julio de Vido Antolakuntza Federaleko ministro ohia eta Jose Lopez Obra Publikoetako idazkari ohia auzipetzea ere eskatu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa