Mundua
Frantzia
Agentziak | Erredakzioa
Ekonomia ministroa zenean, Bernard Tapie enpresaburuari kalte-ordain handia eman zion. NDFko zuzendariak funts publikoak ustez arduragabekeriaz kudeatu zituen.
Christine Lagarde, Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) zuzendari gerentea. Argazkia: EFE
Astelehen honetan, abenduak 12, Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) zuzendari gerentearen kontrako epaiketa hasi da Frantzian, ustez funtsa publikoak bidegabe erabiltzeagatik Ekonomia ministroa zela. Lagarde oso haserre agertu da epaitegira eraman duten alegazioen aurrean.
“Inoiz ez dudala arduragabekeriaz jokatu frogatu nahi dut”, adierazi du NDFren zuzendari gerenteak. Halaber, interes orokorraren alde egin zuela nabarmendu du epaiketaren lehen egunean. Lagarderi egozten diote funts publikoak ustez bidegabe erabili zituela Frantziako Ekonomia ministroa zenean, 2007. urtean.
Instrukzio fasean zabaldu diren “kalumniak” salatu ditu Lagardek. Era berean, akusazioak egindako txostenean erabilitako “hizkera oldarkorra” kritikatu du. Ildo horretatik, orain arte berarekin lan egin dutenek ezin dutela txosten horretan deskribatzen den emakumea ezagutu ziurtatu du.
Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendari gerentea erruduna dela baieztatuko balitz, urtebeteko kartzela-zigorra eta 15.000 euroko zigorra ezar diezaiokete.
Ikerketa 2011n abiatu zuen Frantziako Justiziak, 2008an Bernard Tapieri emandako kalte-ordain handia ilegala ote zen argitzeko. NDFko zuzendariak funts publikoak ustez “zabarkeriaz” kudeatu zituen.
Ekonomia ministroa zenean, Credit Lyonnais banku publikoak Adidas kirol-fabrikatzailea Frantziako Estatuaren izenean saldu zuen 1994an. Orduan, konpainia horren jabetza Tapieri kendu zion Frantziak. Gerora, arbitrajeak erabaki zuen 404 milioi euro eman behar zitzaizkiola.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa