Mundua
Brusela
Agentziak | Erredakzioa
Hala, bloke komunitarioak amaitutzat jo du uhartearekin 1996az gero zuen aldebakarreko harreman murriztailea.
Bruno Rodriguez Kubako Kanpo Politikarako ministroa eta Mogherini gaur, Bruselan. Argazkia: EFE
Europar Batasunak (EB) eta Kubak aldebiko akordioa sinatu dute astelehen honetan, elkarrizketa politikoa eta lankidetza sustatzeko. Hala, bloke komunitarioak 1996az gero uhartearekin ezarrita zuen aldebakarreko harreman murriztailea baliogabetu du.
"Gaur onartu dugu Kuba aldatu egin dela eta aldaketa horri lagundu nahi diogu, beste maila batera eramanda", esan du Federica Mogherini Kanpo Politikarako EBeko goi-ordezkariak akordioa sinatzeko ekitaldian. Bruno Rodriguez Kanpo Politikarako Kubako ministroak ere parte hartu du, baita EBeko 28 herrialdeetako zenbait ordezkarik ere.
Rodriguezen esanetan, "hitzarmenak harremanak sendotzen lagunduko du: politikan, gizartean, finantziazioan, hezkuntzan, kiroletan eta elkarkidetzan". Horrez gain, "oreka, ulermena, justizia eta bakea sendotuko" dituela azpimarratu du agintari kubatarrak, "gizakiek geroz eta arrisku gehiago dituzten garaian".
Sinadura honi esker, EBk eta Kubak garai berria abiatuko dute harremanen arloan. Izan ere, Europar Batasuneko herrialdeek Kubari ezarritako politikak atzean utziko dituzte.
utziko dituzte.utziko dituzte.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa