09:25

Mundua

Frantziako Alderdi Sozialista

Manuel Vallsek barne hauteskundeetarako hautagaitza aurkeztu du

Agentziak | Erredakzioa

Lehen ministroko kargua astearte honetan utziko duela adierazi du, eta frantziarrek proposamenak “askatasun osoz” egin ahal izango dituztela nabarmendu du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Frantziako Alderdi Sozialistaren barne hauteskundeetarako hautagaitza aurkeztu, astelehen honetan, Manuel Valls lehen ministroak. Hori dela eta, Frantziako Gobernua utziko du astearte honetan. Hollandek haren ordezkoa izendatu beharko du, datozen urteko hauteskundeak izan arte mantentzeko.

“Bai, Errepublikarako presidentetzarako hautagaia naiz”, adierazi du Vallsek, hitzaldia hasi berri,  Evry hiriko Udaletxean. Hiri horretako alkatea izan da hamaika urtez (2001-2012). Halaber, lehen ministroko kargua astearte honetan utziko duela adierazi du, eta frantziarrek proposamenak “askatasun osoz” egin ahal izango dituztela nabarmendu du.

François Hollande egungo presidenteak berriro ere hautagai ez zela izango iragarri eta egun batzuetara, Vallsek espekulazioei amaiera jarri die dagoeneko oihartzun handia zuen sekretuari, hau da, bera aurkeztu egingo dela barne-hauteskundeetara urtarrilean.

Asteartean utziko dio lehen ministro izateari

Vallsek esan du asteartean utziko diola Gobernuko lehen ministro izateari. “Asteartean utziko dut kargua, frantziarrei askatasun osoz nahi diedalako bide bat proposatu”, azaldu du.

Pauso bat aurrera eman du Frantziari “zerbitzatzeko asmoz”, eta Hollanderentzako hitzak ere izan ditu; “Estatuko gizontzat” jo du, eta “interes orokorra” bereari gailendu diola azpimarratu du.

Lehen ministroak bere “esperientzia” defendatu du eskuina indarra hartzen ari dela eta, eta “matxinada” baten alde egin du, sozialismoa lehen marrara itzultzeko, badakielako galdeketek alderdia Presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzulian kanpoan uzten dutela. Marine Le Penen ultraeskuina “boterearen ateetan” dago, ohartarazi du Vallsek. Programak jendeari “kalte handiak” eragingo lizkiokeela uste du, eta Frantzia “Europatik eta historiatik kanpo” uztera behartuko lukeela.

“Frantziak ezkerra behar du”

Horren haritik, Fronte Nazionalaren “errezeta zaharrak” kritikatu ditu, baita “atzerapen soziala” ere, eta François Fillon errepublikarren hautagaiari leporatu dio.

“Frantziako espiritua irudikatu nahi dut”, azaldu du, eta diferentziaren aurreko errespetua, enpleguak sortzea eta “duintasuna” babestea izango direla bere neurrien artean gaineratu du. “Frantziak ezkerra behar du”, esan du.

Vallsek lehen ministro kargua utzita, haren ordezkoa izendatu beharko du Hollandek. Azken egunotan, izen asko aipatu dira: Bernard Cazeneuve Barne ministroa, Jean-Yves Le Drian Defentsako burua, Stephane Le Foll Nekazaritza ministroa, Marisol Touraine Osasun Ministerioko burua eta Najat Vallaud-Belkacem Hezkuntza ministroa.

Batasuna

Vallsek aurrerapenaren, justizia sozialaren eta ezkerraren batasunaren deia egin du, 2017ko apirileko hitzorduaren aurrean. Barne hauteskundeak galdutako batasuna lortzeko “ezohiko forma” direla azaldu du.

Vallsekin batera, dagoeneko zortzi pertsonek aurkeztu dute haien hautagaitza prozesurako, besteak beste, Arnaud Montebourg y Benoit Hamon ministro ohiek, Emmanuel Macron Ekonomia arduradun ohiak eta Jean-Luc Melenchon Frantzia Intsumisoa mugimenduaren sortzaileak. Zuzenean joango dira hauteskundeetara, aldez aurreko filtrorik pasatu behar izan gabe.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena