17:43

Mundua

HEGAZKIN ISTRIPUA KOLONBIAN

Hegazkin istripuan hildakoen eta erreskatatutakoen zerrenda

eitb.eus

77 pertsona zihoazen hegazkinean, tartean Chapecoense futbol taldeko hainbat jokalari.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hirurogeita hamaika pertsona hil dira eta sei bizirik erreskatatu dituzte Kolonbian izandako hegazkin istripuan. Biktima gehienak Chapecoense futbol talde brasildarreko futbolariak eta langileak dira.

Hasieran 75 persona hil direla esan bada ere, agintariek 71ra jaitsi dute azkenean zifra, lau pertsona ez baitira hegazkinera igo azken unean.

 

Kolonbiako Aire Nabigazioak baieztatu duenez, bizirik erreskatatu dituzten pertsonak hauek dira:

- Alan Lusciano Ruschel (futbolaria)

- Jackson Ragnar Follmann (futbolaria)

- Helio Hermito Zampier (futbolaria)

- Ximena Suarez (hegaldi laguntzailea)

- Erwin Tumiri (hegazkin teknikaria)

- Rafael Valmorbida (kazetaria)

Erakundeak, gainera, hegazkinean zihoazen pertsonen zerrenda hau ere publikatu du, baina oraindik ere argitu behar da nortzuk diren azken unean igo ez ziren lau pertsonak.

zerrenda 1

zerrenda 2

zerrenda 3

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena