09:57

Mundua

Adierazpenak

Castroren garrantzi historikoa nabarmendu dute munduko agintariek

Agentziak | Erredakzioa

Latinoamerikako agintariak izan dira lehenak hitz egiten, lider kubatarraren heriotza dela eta.

  • Fidel Castroren artxiboko argazkia. EiTB

    Fidel Castroren artxiboko argazkia. EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Fidel Castroren heriotzaren berri izan bezain laster, politikariak erreakzioak helarazten hasi dira. Latinoamerikako agintariak izan dira lehenak hitz egiten. Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak nabarmendu duenez, "munduko iraultzaile guztiei bere ondarearekin aurrera egitea dagokie". Horrez gain, lider kubatarrak eta Hugo Chavez presidente ohi venezuelarrak "gure herrien askapenerako bidea elikatuta utzi zuten".

Twitteren zabaldutako zenbait mezuren bidez, Madurok iragarri du Raul Castro Kubako presidentearekin hitz egin berri duela, "Fidel Castroren heriotzaren ondorioz, Kubako herriari elkartasuna eta maitasuna" agertzeko:

Era berean, Venezuelako Estatuko buruaren iritziz, Fidelek eta Chavezek "Batasun Bolivarianoa eraiki zuten Gure Amerikako Herrientzat, Petrocaribea, eta gure herrien askapenerako bidea elikatuta" utzi zuten.

Peña Nietok atsekabea adierazi du Fidel Castro hil dela eta, 'Mexikoren laguna'

Enrique Peña Nietok Twiterren esan duenaren arabera, samina erakutsi du Fidel Castro lider kubatarraren heriotzagatik, "XX. mendeko erreferente nagusietako bat" eta "Mexikoren lagun handia" izan delako:

FARCen samina, Castroren heriotzaren aurrean

Ildo beretik, FARC talde kolonbiarrak ere tristura adierazi du Twiterren. Castroren laguntza jaso zuten borroka armatuan, eta Kolonbiako Gobernuarekin sinatutako akordioa Kuban hitzartu zuten. Castroren heriotzarekin "XX. mendeko iraultzaile miresgarrienetako bat" joan dela esan du.

"Ivan Marquez"ek, FARCen talde negoziatzailearen buruzagiak Gobernu kolonbiarrarekin izandako elkarrizketetan, honako hau adierazi du Twiterren:

Putinek esan du "garai oso bateko" ikurra dela Castro

Vladimir Putin presidente errusiarrak esan duenez, Fidel Castro lider kubatarra historia garaikideko "aro oso bateko ikurra da". "Erlijiokideekin eraiki zuen Kuba aske eta independientea nazioarteko kide eraginkor bihurtu zen, eta beste herrialde eta herri askorentzat eredu izan zen", adierazi zu, Kremlinaren arabera. Era berean, Putinek Raul Castrori igorritako telegraman nabarmendu du "Fidelek bizia eman zuela bere ideiengatik".

Mahmud Abasek dolumina adierazi du Fidel Castroren heriotza dela eta

Mahmud Abas Palestinar Aginte Nazionalaren presidenteak dolumina erakutsi du gaur Fidel Castro Kubako presidente ohia eta Iraultza Kubatarraren liderra hil dela eta. Habanan hil da, 90 urte zituela. Abasek mezu bat bidali dio Raul Castro presidenteari, Fidelen anaiari. "Atsekabea" erakutsi dio, "bere lurraldea eta jendea defendatzen lan egin duen" gizon baten heriotzagatik, Wafa agentzia palestinarrak aditzera eman duenez.

Mariano Rajoyk atsekabea erakutsi du

Madrilen, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak dolumina adierazi du Twiterren, "garrantzi historiko esanguratsua" izan duen pertsona hil baita.

Hollandek Castro "XX. mendeko figura esanguratsua" izan zela esan du

François Hollande Frantziako presidenteak Fidel Castro "XX. mendeko pertsona esanguratsua" izan zela azpimarratu du, "kanpoko menpekotasunari uko egitearen harrotasuna" ordezkatzen jakin zuelako bere herriarentzat.

EBk atsekabea adierazi du Fidel Castro hil dela eta

Federica Mogherini Europar Batasuneko goi-agintariak doluminak igorri ditu Kubako Iraultzaren liderraren heriotzagatik. "Gizon ausarta eta pertsona historikoa zen".

Mogheriniren esanetan, "Kubak erronka eta ziurgabetasun handiak zituen garaian hil da Castro", udaberrian abiatutako elkarrizketa politiko eta elkarkidetzarako akordioan murgilduta.

Obamak "laguntasunaren eskua eskaini dio Kubako herriari" Castroren heriotzaren ostean egindako lehen adierazpenetan

Barack Obama AEBko presidenteak atsekabea erakutsi dio Kubako herriari, Fidel Castro lider iraultzailea hil eta gero. "Fidel Castro hil dela eta, laguntasunaren eskua eskainiko diogu Kubako herriari", esan du agiri batean. "Historiak epaituko du eragina, baina gogor lan egin dugu iragana atzean uzteko", gehitu du.

Bestalde, Donald Trump hautatu berri duten presidenteak hasiera batean esaldi labur bat zabaldu du Twiterren Fidel Castrori erreferentzia eginez:

Geroago, presidentetzako trantsizio-bulegoak argitaratu duen ohar baten bidez, Trumpek adierazi du Castro "bere herria zapaldu zuen diktadore zitala" izan zela, eta bere heriotzarekin uzten duen ondarea "fusilamendu, lapurreta, sufrimendu imajinaezin, pobrezia eta oinarrizko giza-eskubideen ukazioz" beteta dagoela gaineratu du.

"Nahiz eta Kubak uharte totalitarioa izaten jarraitzen duen, nire esperantza da gaurko egunak Kubako herri miresgarria denbora gehiegiz jasandako izugarrikerietatik aldenduko duela eta azkenean horrenbeste merezi duen askatasunean biziko dela etorkizunean", adierazi du Trumpek.

azi du Trumpek.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena