Mundua
'Errepublikanoak'
Agentziak | Erredakzioa
Nicolas Sarkozy, Alain Juppe eta François Fillon dira faborito nagusiak. 'Errepublikanoek' sozialisten primarioek 2011n lortutako parte-hartzea hobetzea espero dute.
Hautesleak, Frantziako eskuinaren primarioetan / EFE.
Albisteak (1)
Frantziako 'Errepublikanoak' alderdiak —Herritarren Mugimenduaren Aldeko Batasunak (UMP) 2015etik hartu zuen izena— primariotan hautatuko du gaur hurrengo hauteskundeetan aurkeztuko den presidentegaia. Ia hiru milioi jarraitzailek parte hartzea espero dute.
Frantzia kontinentala eta Korsikako hauteslekuek 8:00etan ireki dituzte ateak, eta 19:00etan itxiko dira. Egun osoan zehar, Frantziako eskuinak sozialisten primarioek 2011an mobilizatutako 2,6 milioi hautesleak gainditzea espero du. Sozialistenak Frantziako alderdi handi baten lehenengoak izan ziren.
Nicolas Sarkozy presidente ohia eta Alain Juppe eta François Fillon ministro ohiak dira faboritoak galdeketetan. Beste lau hautagaik —Bruno Le Maire, Nathalie Kosciusko-Morizet, Jean-François Cope eta Jean-Frederic Poisson— osatzen dute zerrenda.
Juppe izan da lehenengoa inkestetan kanpaina osoan zehar. Bigarren lekuan Sarkozy jarri dute galdeketek. Biak igaroko omen dira bigarren itzulira, astebete barru.
Azken egunetan, Fillonek babesa handitu du inkestetan, eta Sarkozyri bigarren postua lehiatzeko aukera dauka.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa