Mundua
Zisjordania
agentziak | erredakzioa
Amona legez kanpoko kokalekua da, baita Israelgo legeen arabera ere. 2008an jabe palestinarren aldeko epaia eman zuten, baina oraindik ez dizkiete lursailak itzuli.
Legez kanpoko hainbat kokaleku daude milaka urteko hirian. Argazkia: EiTB
Albisteak (1)
Nir Barkat Jerusalemgo alkateak egindako mehatxuaren arabera, Jerusalem Ekialdeko "ehunka" etxe eraitsiko ditu, agintariek Amonako (Zisjordania) kokalekua deseginez gero.
"Amona legeztatu ezean, ehunka edo milaka etxe eraitsi beharko ditugu Jerusalemen ere", esan du, Haaretz egunkariaren arabera.
"Amonaren gaineko epaiak ez ditu eraikitzeko baimenen urraketak legeztatzeko aukera ematen", gaineratu du. Alkatetzak 14 eraiste-baimen eskatu ditu 40 familiak erabiltzen dituzten etxeak eraisteko, Jerusalemen.
Astelehenean, Justizia Auzitegi Gorenak ez zuen aintzat hartu Israelgo Gobernuak aurkeztutako helegitea, eta berretsi egin zuen kokalekua abenduaren 25a baino lehen hustu beharko dutela, legez kanpo egin zutelako, baita Israelgo legeen arabera ere.
Goreneko kideek aurpegiratu egin zioten Gobernuari ebakuazioa atzeratzeko eskaria egin izana berriro, jabe palestinarren aldeko epaia 2008koa baita.
Yesh Din Giza Eskubideen aldeko talde israeldarrak (jabe palestinarren alde egiten du) azaldu duenez, Israelgo Gobernuak egindako eskaerak ez dauka inolako babesik. "Fiskaltzak amore eman du presio politikoen aurrean", nabarmendu dute.
Bestalde, Amonako kokalekuan bizi diren pertsona batzuek eraisteak geldiarazteko eskatu diote Benjamin Netanyahu lehen ministro israeldarrari, eta neurriaren aurka egiteko "milaka" israeldarrek Amonara joko dutela ohartarazi diote.
Bitartean, Israelgo Gobernua Formalizazio Legea garatzen ari da Parlamentuan, Zisjordaniako kokaleku guztiak legeztatzeko, eta Amonan ere eragina izan lezake.
Nazioarteko Zuzenbidearen arabera, kokaleku guztiak dira legez kanpokoak, baina Israelek bi motatako kokalekuak bereizten ditu: baimena jaso dutenak eta baimenik jaso ez dutenak. Azken horien alde egingo luke aipatutako lege berriak.
Formalizazio Legaren azken zirriborroaren arabera, Estatuaren oniritzia jaso duten guztiak legezkoak lirateke, agintarien planifikazio barruan ez daudenak izan ezik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa