12:11

Mundua

BREXIT

Erresuma Batuak martxoaren amaieran hasiko du EB uzteko prozesua

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Theresa May, Erresuma Batuko lehen ministroak egutegi honen xehetasun gehiago emango ditu alderdi kontserbadorearen kongresuan.

  • Theresa May, Erresuma Batuko lehen ministroa. EFE

    Theresa May, Erresuma Batuko lehen ministroa. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Theresa May, Erresuma Batuko lehen ministroak esan duenez, Erresuma Batuak datorren urteko martxoaren amaieran aktibatuko du Europar Batasuna uzteko Lisboako tratatuaren 50. artikulua.

BBCn egindako elkarrizketa batean eman du jakitera lehenengo aldiz Brexit-aren egutegia.

Igande honetan lehen ministroak xehetasun gehiago emango ditu alderdi kontserbadorearen kongresuan.

Lisboako tratatuaren 50. artikulua aktibatuz gero, gehienez 2019rako Europar Batasunetik kanpo egongo litzateke. Hala ere, herrialde guztiek aho batez erabakitzen badute, epe hau luzatu daiteke.

Lehen ministroak adierazi duenez, “oso garrantzitsua” da prozesu hau ahalik eta lasaitasun handienarekin egitea negozioei ahalik eta kalterik txikiena egiteko. “Orain Batasuneko kideek egutegia ezagutzen dute”, azpimarratu du, “horregatik trantsizio lasai bat egiteko aukera daukagu”.

Era berean, immigrazioa kontrolatzeko modurik onena aztertzen ari direla esan du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena