Mundua
errefuxiatuen krisia
Agentziak | erredakzioa
Bi urtean 180.000 pertsona birkokatzeko konpromisoa hartu zuten estatuek. Urtebetean, 14.000 baino ez dituzte hartu.
Errefuxiatu bat, Calaisen (Frantzia). EFE
CEAR Errefuxiatuari Laguntzeko Espainiako Batzordeak salatu duenez, 2015ean errefuxiatuen krisiari aurre egiteko Europar Batasunak (EB) izenpetutako akordioan jasotakoaren % 7 baino ez du bete orain arte. Urtebete igaro da ituna sinatu zutela, eta tarte honetan 14.000 pertsona birkolokatu dituzte; helburua, baina, kopuru horretatik dezente urrun dago: 2017rako 180.000 errefuxiatu birkolokatzea baitzen. CEARren hitzetan, helburua "ezin da bete, inondik inora".
Sinatutako akordioaren arabera, Grezian eta Italian, ez atzera ez aurrera, zeuden 160.000 asilo eskatzaile birkolokatu behar ziren; eta Turkiako, Libanoko eta Jornaniako errefuxiatu eremuetan zeuden beste 20.000 errefuxiatu lekuz aldatu.
Estrella Galan CEARreko idazkari nagusiak salatu duenez, EBko agintariek "bi abiadura dituzte: bereziki geldoak dira errefuxiatuak hartzeko, baina, euren mugetan sartzeko oztopoak jartzen arinak eta eraginkorrak dira".
"Lotsaren zerrenda"
Espainiako Estatuari dagokionez, urtebete honetan 500 pertsona birkokatu dituzte; 17.000 da helburua. Hori horrela, hartutako konpromisoa bete duten herrialdeen zerrendan —'lotsaren zerrenda' deitzen dio CEARrek— zortzigarrena da Espainia. Haren aurretik daude Frantzia, Austria, Norvegia, Herbehereak, Finlandia, Suitza eta Portugal.
CEARren hitzetan, hartutako konpromisoak "apurka-apurka" betetzen dituzte EBko estatuek, eta bien bitartean, milaka pertsona hiltzen dira Mediterraneoan, 4.200, azken urtean.
"Asmo onak bai, baina inongo erabaki loteslerik ez duten adierazpenek ez dute ezertxo ere balio euren bizimodua hobetzen saiatzean egunero hiltzen diren 17 pertsonarentzat", erantsi du Galanek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa