10:17

Mundua

AEB-KO HAUTESKUNDEAK

Clintonek ez du onartu Peña Nietok Mexiko bisitatzeko egindako gonbita

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Donald Trump ez bezala, ez da Peña Nieto presidentearekin elkartuko.

  • Hillary Clinton. Artxiboko argazkia: EiTB

    Hillary Clinton. Artxiboko argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Enrique Peña Nieto Mexikoko presidenteak herrialdea bisitatzeko egindako gonbidapena baztertu egin du Hillary Clinton AEBko Alderdi Demokrataren presidentegaiak, eta Donald Trump Etxe Zurirako hautagai errepublikanoak Mexikora egindako bidaia kritikatu du.

ABC telebista kate estatubatuarrari eskainitako elkarrizketan, Clintonek adierazi du ez duela onartuko Peña Nietok herrialdea bisitatzeko egin dion gonbidapena.

Donald Trump hautagai errepublikanoak Mexikora egindako bisitaz galdetuta, Trumpek "haserre diplomatikoa" eragin zuela nabarmendu du Clintonek; izan ere, Peña Nieto Mexikoko presidenteak baztertu egin zituen aurrez Trumpek Mexikoko mugan hesia eraikitzeko asmoaz esandakoak.

Mexiko eta AEB arteko hesia nork ordainduko duen ez zutela bileran jorratu esan zuen Trumpek. "Gauza bat esanez etorri zen, eta Mexikoko presidenteak ia berehala ezeztatu zuen Trumpek esandakoa", adierazi du Clintonek.

"Ez zuen planteatu, hortaz, paralizatuta gelditu zen. Ez zuen jakin estatuburu batekin komunikatzen eta bidaia horretako emaitza garbia dela uste dut, esan du Clintonek, Trumpen hitzak onartuz.

Hala ere, Peña Nietok Twitterren duen kontuan azaldu duenez, Mexikoko hesiaren gaiaz aritu zen Trumpekin izandako bileran, eta Mexikok ez zuela hesi hori ordainduko nabarmendu zuen.

Trumpen bisita jaso ondoren, Mexikoko Gobernuak iragarri zuen Hillary Clintoni ere egingo ziola herrialdea bisitatzeko gonbidapena. Clintonek, baina, baztertu egin du.

ztertu egin du.

ztertu egin du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena