12:26

Mundua

'Bygmalion' auzia

Frantziako Fiskaltzak Sarkozy epaitzea eskatu du

agentziak | erredakzioa

2012ko hauteskunde-kanpainaren ustezko legez kanpoko finantziazioa ikertzen ari da Frantziako Fiskaltza, eta hilabeteko epean hartu beharko dute Sarkozy epaitzeko edo ez epaitzeko erabakia.

  • Nicolas Sarkozy. Argazkia: EFE.

    Nicolas Sarkozy. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nicolas Sarkozy Frantziako presidente ohia epaitzeko eskatu du Fiskaltzak, 2012ko hauteskunde-kanpainaren ustezko legez kanpoko finantzaketa dela eta, Europe 1 kateak jakitera eman duenez.

Fiskaltzak akusatutako 14 kideetako bat da Sarkozy, hauteskunde-kanpainaren finantzaketa iruzurraren 'Bygmalion' auzian. Hori horrela, epaileak hilabeteko epean hartu beharko du Sarkozy epaitzeko edo ez epaitzeko erabakia.

Fiskaltzaren arabera, UMP alderdiak 18,3 milioi euroan gainditu zuen Frantziako araudiak hauteskunde-kanpainarako ezarritako gehienezko kopurua (22,5 milioi euro), eta, beraz, faktura faltsuak egin zituzten Bygmailon enpresaren bitartez, Fiskaltzaren ustez.

Sarkozyk instrukzio-epailearen aurrean deklaratu zuen otsailaren 16an. Garai hartan, gehiegizko gastua izan zenik ez zekiela esan zuen, baina ikerketak agerian utzi zuen UMP alderdiari ohartarazi egin zitzaiola gastuaren muga gainditzear zegoela, eta, hala eta guztiz ere, hauteskunde-kanpainako ekimen gehiago onartu eta egin zituztela.

'Bygmalion' auziaren aurrerapenak eragina izan dezake Sarkozyren asmo politikoetan; izan ere, 2016ko azaroaren 20aren eta 27aren artean alderdi errepublikanoak egingo dituen hauteskunde primarioetarako hautagaitza aurkeztu du Sarkozyk.

Hori horrela, errepublikanoen presidentegaia izateko izendapena lortzen badu eta datorren urteko hauteskundeak irabazten baditu, 2022ra arte atzeratuko da Sarkozyren aurkako auzia, agintaldia bukatu arte, alegia.

u arte, alegia.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena