18:26

Mundua

Polemika

Palestina mapetatik ezabatu du Googlek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Lurralde palestinarrak Israelen parte bailirak erakusten ditu Google Maps aplikazioak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Palestina bere mapetatik kentzea erabaki du Googlek, eta, horren ondorioz, lurralde palestinarrak ere Israelen parte bailiran erakusten du Google Maps aplikazioak. Neurriak hautsak harrotu ditu.

"Herri palestinarraren aurkako beste eraso bat da. Presio handia egin beharra dago Googleren aurka, Palestina mapetara itzul dezan", adierazi du Musa Shaer Palestinako Kazetarien Elkarteko kideak, EFE agentzian egindako adierazpenetan.

Sindikatu horrek adierazpen bat publikatu zuen asteazkenean, Googleren erabakia gaitzesteko, eta hura "Palestina behin betiko desagerrarazteko plan israeldarraren parte" dela gaineratu zuen.

Shaerren esanetan, erabiltzaile palestinarrak duela bi hilabete ohartu ziren Palestina mapetatik desagertu zela, eta azken asteetan polemika handia piztu da.

Palestinako Kazetarien Elkarteak azalpenak eskatu dizkio Googleri, baina oraingoz ez du erantzunik jaso.

Palestina NBEko herrialde begirale bihurtu zen 2012an, eta hainbat erakundek eta herrialdek estatu independente gisa aitortzen dute.

1967an, Israelek Zisjordania, Gaza eta Ekialdeko Jerusalem okupatu zituen.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena