Mundua
AEBko hauteskundeak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gainera, Donald Trump presidentegai errepublikanoa kritikatu du Vladimir Putin Errusiako presidenteari babesa erakustea leporatuta.
Hillary Clinton demokraten AEBko presidentegaia. Artxiboko argazkia: EiTB
Albisteak (1)
Demokraten konbentzioko ordenagailuak "hackeatzea" leporatu dio Hillary Clinton Etxe Zurirako Alderdi Demokratako presidentegaiak Errusiari. Aldi berean, Donald Trump presidentegai errepublikanoa kritikatu du Vladimir Putin Errusiako presidentea babesteagatik.
"Jakin badakigu Errusiako inteligentzia zerbitzuek Alderdi Demokratako konbentzioko ordenagailuak 'hackeatu' zituela eta milaka mezu elektroniko argitaratzea lortu zutela", adierazi du Clintonek Wikileaks atariak argitaratutako dokumentuen harira Fox telebista kateari eskaini dion elkarrizketan.
"Badakigu baita ere Donald Trumpek Vladimir Putin babesteko borondate oso kezkagarria agertu du", gaineratu du Clintonek gaur gauean eskainiko den elkarrizketaren atarikoan.
Bestalde, Clintonek esan du Errusiak AEBko demokrazian interferentzia larriak egin dituela pentsatzeko ekintza sorta luzea dagoela. "Ez diogu inori horrelakorik onartuko eta, bereziki, arerio bati", gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa