Mundua
AEBko hauteskundeak
Tim Kaine izango da Hillary Clinton hautagaiaren presidenteordea
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gaur egun Virginiako senataria da, gazteleraz badaki eta ezaguna da Latinoamerikarekiko duen sentsibilitateagatik.
Hillary Clinton Alderdi Demokratako AEBko presidentegaiak iragarri duenez, Tim Kaine Virginiako senataria izango da bere presidenteordea baldin eta azaroan egingo diren Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeak irabazten baditu.
"Nire bidelaguna aurkezteaz gustura nago: Tim Kaine, bere bizitza guztian zehar besteen alde lan egin duen gizona", adierazi du Clintonek haren Twitter kontuan argitaratutako mezu batean.
Bigarren mezu batean, berriz, Tim Kaine gizon "baikor" gisa definitu du eta konpon ezin daitekeen arazorik ez dagoela uste duela gaineratu du.
Tim Kaine Virginiako senataria da 2012az geroztik eta Kanpo Harremanetarako eta Zerbitzu Armatuetako kidea ere bada. Halaber, gazteleraz badaki eta ezaguna da Latinoamerikarekiko duen sentsibilitateagatik.
Bestalde, Alderdi Demokratak datorren astean Filadelfian egingo duen kongresuan baieztatuko ditu Hillary Clinton eta Tim Kaine, hurrenez hurren, AEBko presidentegai eta presidenteordegai gisa.
gisa.