09:38

Mundua

FRANTZIA

Lan-erreforma polemikoa dekretuz onartu du Frantziak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Oposizioak 16:30era arteko epea du zentsura-mozioa aurkezteko. Hori egin ezean, behin betiko onartuta geratuko da sindikatu guztiak aurka dituen lan-erreforma.

  • Manuel Valls, Frantziako lehen  ministroa. EFE.

    Manuel Valls, Frantziako lehen ministroa. EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Manuel Valls Frantziako lehen ministroak Konstituzioaren 49.3 artikuluari heldu zion atzo berriro, lan-erreforma dekretuz aurrera ateratzeko, Frantziako Parlamentuan bozketarik egin gabe. Ziurrenez, gaur bertan behin betiko onartuta geratuko da arau berria.

Oposizioak 16:30era arteko epea du testuari zentsura-mozioa aurkezteko, baina ez da halakorik egitea aurreikusten.

François Hollanderen Gobernuak erreformaren tramitazioa abiatu zuenetik, mobilizazio eta protesta ugari egin dira horren kontra Ipar Euskal Herrian eta Frantzia osoan. Sindikatu guztiak aurka agertu dira, eta protesta-ekintza ugari egin dituzte azken hilabeteotan erreforma geldiarazteko, baina ez dute lortu, hainbat neurri aldaraztea lortu duten arren. Langileen baldintzak nabarmen okertuko direla salatu dute sindikatuek.

Vallsek atzo Frantziako Parlamentuan adierazi zuenez, “azken urteotako erreforma onena da”.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena