08:14

Mundua

Cleveland (Ohio)

Donald Trump, Etxe Zurirako hautagai errepublikanoa

EFE

Konbentzio Nazional Errepublikanoaren bigarren jardunaldian lortu du izendapen ofiziala handi-mandiak, 1.725 ordezkariren babesa jasota. Guztira, 2.472 ordezkarik zuten botoa emateko eskubidea.

1:25
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Azaroaren 8ko hauteskundeetan AEBko presidentegai izateko Alderdi Errepublikanoaren hautagaitza ofiziala lortu du Donald Trump handi-mandiak. Duela urtebete utopia ematen zuen, baina gaur errealitatea da.

Konbentzio Nazional Errepublikanoaren bigarren jardunaldian lortu du izendapena handi-mandiak, Clevelanden (Ohio). Ordezkari errepublikanoek Trump aukeratu dute jai-giroan egindako bozketan.

Handi-mandiak minutu gutxi batzuk behar izan ditu Twitter sare sozialean mezua zabaltzeko: "AEBko presidentegai errepublikanoa izatea ohore handia da".

"Gogor egingo dut lan eta ez dizuet huts egingo! AMERIKA LEHENENGO!", erantsi du Trumpek. Ondoren, bideokonferentzia eman du New Yorketik zuzenean (bera ez da bozketan izan), eta barne-hauteskundeetako garaipena "historikotzat" jo du.

"Gaurkoa oso egun berezia izan da, eta ez dut sekula ahaztuko", azpimarratu du aberatsak. 1.237 botoko muga gainditu du, hori baita gutxieneko kopurua hautagaitza ofizial bihurtzeko.

Quicken Loans pabiloian, milaka konpromisariok "Trump, Trump, Trump!" oihuka eta txalo artean hartu dute erabakia. Une erabakigarria New Yorkek, enpresaburuaren jaioterriak, 89 ordezkari eman ondoren heldu da.

Hunkiturik baina ozen, Donald Trumpen seme zaharrenak (Donald Jr.) New Yorkeko ordezkarien aukera irakurri du, Ivanka eta Eric anai-arrebekin batera.

Donald Trump JR efe

Donald Jr., Donald Trumpen seme zaharrena. Argakia: EFE

Oposizio handia

Zenbaketaren arabera, 1.725 ordezkariren babesa jaso du handi-mandiak. Guztira, 2.472 ordezkarik zuten botoa emateko eskubidea. Beraz, ordezkari guztien % 69,8 Trumpen hautagaitzaren alde agertu dira, eta % 30,2 kontra.

Kontra agertu diren ordezkarien kopurua 1976tik izan den handiena da. Gerald Fordek Ronald Reagan garaitu zuen konbentzio errepublikanoan orduan.

Hala ere, bozketak behin betiko baztertu du Never Trump fakzioko ordezkarien iraultza. Handi-mandiarentzat garaipen pentsaezina zen 2015eko ekainaren 16an AEBko presidentegai izateko bere burua aurkeztu zuenean. Adituek eta komunikabideek txantxetan hartu zuten. Ezina zirudiena, baina, gauzatu da azkenean.

tu da azkenean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena