Mundua
Nizako atentatua
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Mohamed Bouhlel hondartzako pasealeku alboko errepidetik kamioian pasatu zen asteartean eta asteazkenean.
Albisteak (2)
Mohamed Boulhel Nizako atentatuaren egileak arma gehiago eskatu zizkion mezu batean haren solaskideari telefono bidez, "BFM TV" kateak gaur berri eman duenez.
"Ekarri arma gehiago, ekarri 5etik Cra", idatzi zuen uztailaren 14an 22:27an bidalitako mezu batean, Nizako hondartzako pasealekuan kamioi batekin sartu eta bidean dozenaka pertsona harrapatu aurretik. Eraso horretan 84 pertsona hil ziren.
Erasotzailea hil ondotik, Poliziak haren eskuko telefonoa aurkitu zuen atentatua egiteko erabili zuen kamioiaren barruan. Dena den, oraindik ez dakite mezuaren hartzailea nor zen eta "C" horrek zer esan nahi zuen.
Nizako atentatugilea erasoaren tokitik igaro zen 2 egun lehenago
Mohamed Boulhel erasoaren tokitik kamioian igaro zen asteartean eta asteazkenean, kaleko kamerek jasotako irudien arabera.
Atentatua egiteko erabili zuen kamioia astelehenean alokatu zuen Niza inguruko enpresa batean, eta asteartean eta asteazkenean Nizako hondartzako pasealekutik igaro zen, kaleko kamerek jasotako irudien arabera.
Niza da kalean kamera gehien dituen Frantziako hiria eta aste honetan grabatutako irudi horietan atentatuaren egilea ikus ei daiteke hondartzako pasealekuko hainbat toki eta gauzatan arreta handia jarriz, "Europe 1" irrati kateak zabaldutako informazioaren arabera.
Bi albaniarrek eman zioten atentatuan erabili zuen pistola
Gaur atxilotu dituzten bi herritar albaniarren bidez eskuratu zuen atentatu egileak erasoan erabili zuen pistola, Frantizako telebista-kate batek jakinarazi duenez.
inarazi duenez.inarazi duenez.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa