Mundua
Sarraskia Nizan
Agentziak | Erredakzioa
31 urteko tunisiar jatorriko frantses bat da. Aurrekariak zituen, baina ez terrorismoagatik.
Albisteak (1)
galeriak (1)
Nizako atentatuaren egilea Mohamed Lahouaiej Bouhlel da, 31 urteko tunisiar jatorriko frantsesa, Nice Matin egunkariak zabaldu duenez.
Iturrion arabera, berea da sarraskia eragin duen kamioiaren barruan topatutako nortasun agiria, baita kabinan atzemandako hatz-markak. Nizan bizi zen erasotzailea, eta haren apartamentua miatzen ibili da Polizia goizean. Hiru urteko semea zuen.
Bouhlelek aurrekariak zituen, baina ez terrorismoagatik, eta inteligentzia zerbitzuek ez zuten muturreko jihadismora hurbildu izanaren zantzurik topatu.
Kamioia Bouhlelek berak alokatu zuen asteazkenean. Laguntzaileren bat izan ote zuen ikertzen ari da orain Polizia.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa