17:58

Mundua

Erresuma Batua

May eta Leadsom izango dira lehian Cameronen ondorengoa izateko

Agentziak | Erredakzioa

Prozesuaren bigarren txandan izandako botazioan, Mayk eskuratu ditu 199 boto, eta Leadsomek, aldiz, 84 (329 parlamentari kontserbadorek eman dute botoa). Michael Gove azken bozketatik at geratu da.

  • Berriro ere, Theresa Mayk jaso du botorik gehien. Argazkia: EFE.

    Berriro ere, Theresa Mayk jaso du botorik gehien. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Theresa May Erresuma Batuko Barne ministroa eta Andrea Leadsom Energiako Estatu idazkaria izango dira azken lehian David Cameron lehen ministroaren ondorengoa hautatzeko. Alderdi Kontserbadorearen diputatuek prozesuaren bigarren botazioa egin dute ostegun honetan; aipatu prozesuaren xedea da aukeratzea nor izango den, Cameronen ordez, kontserbadoreen lider berria eta, halaber, Erresuma Batuko lehen ministro berria.

329 parlamentarik parte hartu dute bigarren botazioan, eta 199k Mayri eman diote babesa; Leadsomek, aldiz, 84 boto jaso ditu. Michael Gove Justizia ministroak, 46 boto lortuta, prozesutik kanpo geratu da.

Bi hautagaiak izango dira, beraz, azken botazioan; alderdiak dituen 150.000 alderdikideek izango dute aukera parte hartzeko, eta irailaren 9an emango dute jakitera emaitza zein den.

Theresa May, faboritoa

Barne ministroak, Erresuma Batuak Europar Batasunean jarraitzearen aldeko kanpaina egin zuen berak, faboritoa da Gobernuaren presidentetza jasotzeko. Nabarmentzekoa da Cameronek "brexit"a baieztatu eta berehala eman zuela dimisioa.

"Emaitza honek erakusten du Alderdi Kontserbadorea bateratuta egon daitekeela; ni liderra izanez, egongo da", esan du Mayk, Parlamentuaren sarreran, botazioaren xehetasunen berri izan ostean.

Leadsomek, banketxe baten zuzendari ohia eta 53 urtekoa bera, 2010ean ekin zion parlamentaria izateari, eta "brexit"aren aldeko kanpaina egin zuen.

Gove, aldiz, bigarren botazioan kanporatu dute. Ustekabez aurkeztu zuen bere hautagaitza; askok uste zuten Boris Johnson Londreseko alkate ohiaren "bigarrena" izango zela. Johnsonek , azkenean, erabaki zuen prozesuan ez parte hartzea.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena