Mundua
Minesota
agentziak | erredakzioa
Dirudienez, dokumentazioa ateratzen saiatzen ari zenean tirokatu zuten, eta baimendutako arma bat soinean zeramala jakinarazi eta gero.
Albisteak (1)
Bideoak (1)
Dozenaka lagunek kontzentrazioa egin dute gaur Falcon Heightseko (Minesota, AEB) kaleetan Poliziak Philando Castile gazte beltza tirokatuta hil ostean. Segurtasun indarren eta afroamerikarren arteko harreman txarraren beste kapitulu bat izan da.
Polizia bera izan zen tiroketan bi agentek parte hartu zutela jakinarazi zuena, eta Valerie Castile hildakoaren amak eman zien heriotzaren berri hedabideei.
Diamond Reynoldsek, Castileren neska-lagunak, argitaratutako bideo batek piztu zituen protestak. Sare sozialetan argitaratutako bideo horretan neska bera ageri da auto baten jarlekuan, mutil-lagunaren ondoan. Castile eserita dago autoan, oraindik bizirik, eta odolarekin zikindutako kamiseta zuria soinean.
Reynoldsek bideoan azaltzen duenez, Castile 32 urteko gizona identifikatzeko dokumentazioa bilatzen ari zen agenteari erakusteko, eta poliziei jakinarazi zien baimendutako arma bat zeramala soinean.
Orduan, Poliziak eskuak buru gainean jartzeko eskatu eta "lauzpabost tiro" eman omen zizkion.
AEBko Gobernuak Alton Sterlingen heriotza ikertuko duela iragarri duen egunean bertan izan da hilketa. 37 urteko gizonezko beltza asteartean hil zen Luisianan, bi polizia zurirekin izandako liskar batean.
AEBn tentsio handia bizi dute azkenaldian Poliziak 2014ko abuztuan Michael Brown gazte beltza hil zuenetik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa