22:45

Mundua

Erresuma Batua

Theresa May gailendu da David Cameron ordezkatzeko lehen botazioan

Agentziak | Erredakzioa

Mayk babesen erdia baino gehiago erdietsi du prozesuaren lehen txandan; Crabb Lan ministroak bere hautagaitza kendu du Alderdi Kontserbadorearen liderra nor izango den zehaztu behar duen prozesutik.

  • Theresa May, astearte honetan. Argazkia: EFE.

    Theresa May, astearte honetan. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Theresa May Barne ministro britainiarrak baieztatu du faboritoa dela David Cameron ordezkatzeko Alderdi Kontserbadorearen lider gisa, eta Gobernuan bertan; izan ere, bere talde parlamentarioan egindako botazioan babesen erdia baino gehiago eskuratu du.

329 botoetatik 165 jaso zituen Mayk; Andrea Leadsom Energia eta Klima Aldaketaren Estatuko idazkariak 66 eskuratu zituen, eta bigarren postuan kokatu da, eta Michael Gove Justizia ministroa, 48rekin, hirugarren tokian dago.

Liam Fox Defentsa ministro ohia, 16 boto jasota, alde batera geratu da; Stephen Crabb Lan ministroak, aldiz, prozesutik alde egitea erabaki du: 34 boto eman dizkiote, baina Mayren hautagaitzaren alde egin du.

Ostegunean, kontserbadoreen talde parlamentarioak berriro emango du botoa, eta bakarrik bi hautagai geratuko dira; ordutik aurrera, hautaketa-prozesua abiatuko dute, eta 150.000 alderdikideek parte hartuko dute bertan. Azken emaitza irailaren 9an emango dute jakitera.

Alderdiaren babesa

YouGov enpresak zabaldutako inkesta baten arabera, Mayk, 59 urtekoa bera, diputatu kontserbadoreena ez ezik, alderdikideen gogokoena ere bada. Botoen % 63 jasoko luke, inkesta horrek dioenez.

Barne ministroak adierazi duenez, kontserbadoreek alderdia eta herrialdea batu behar dituzte, Brexita ekainaren 23ko erreferendumean gailendu ostean.

Lan horretaz gain, Mayk zehaztu du beharrezkoa dela negoziatzea "akordiorik onena, Europar Batasunatik alde egiteko, eta Erresuma Batua jende guztiontzat ondo ibiltzeko". Mayk EBn jarraitzearen alde egin zuen hauteskunde-kanpainan.

"Lehen Ministro gisa hiru gauza horiek betetzeko gai den hautagai bakarra naiz, eta orain argi dago Alderdi Kontserbadore osoaren babesa lortzeko gaitasuna duen bakarra naizela", gehitu du.

Crabbek hautagaitza kendu du

Stephen Crabb Lan ministroak bere hautagaitza kendu du, 34 boto eskuratuta.

Crabbek babesa emango dio Mayri, eta horrek ekar lezake 34 boto horietako batzuk orain Mayren aldekoak izatea. Crabbek esan du May dela hautagai bakarra zeinak gaitasuna duen alderdia batzeko eta Gobernu sendo eta integratzailea zuzentzeko.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena