12:31

Mundua

Errefuxiatuen krisia

Hungariak hesia gurutzatu aurretik errefusatuko ditu errefuxiatuak

agentziak | erredakzioa

Erreferenduma egingo dute bertan urriaren 2an, Europar Batasunak ezarritako koten inguruan herritarrek iritzia eman dezaten.

  • Errefuxiatuak, Hungarian.

    Errefuxiatuak, Hungarian. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hungarian gaur indarrean jarriko den lege erreformarekin, hesiaren beste aldean geratu diren errefuxiatuak harrapatu eta kanporatu ahal izango dituzte, eta horrek asko zailduko du asilo eskaera, Nazio Batuen Erakundearen arabera.

Gyorgy Bakondi Gobernazioko segurtasun gaietarako kontseilariak atzo iragarri zuen errefuxiatuak hesiaren beste aldera eramango dituztela legez kanpo sartu diren errefuxiatuak, mugatik 8 kilometrora, herrialdearen barruan, harrapatzen dituztenen kasuan.

Hesiaren beste aldean, Hungariarena den lur eremu estu batean, errefuxiatuek erregistroan eman beharko dute izena, eta bertan aurkeztu ahal izango dute asilo eskaera.

"Asilo prozedurak zailduko dira aurrerantzean, errefuxiatuek ezingo baitute eskaera aurkeztu atxilotu dituzten lekuan", azaldu du Erno Simon ACNURen ordezkariak.

Simonen arabera, Hungariako Gobernu kontserbadoreak "herrialdean sartzeko aukerarik ez dagoela helarazi nahi die errefuxiatuei", legez kanpoko sarrera galarazita.

Urriaren 2ko erreferenduma

Janos Ader Hungariako presidenteak iragarri du urriaren 2an erreferenduma egingo duela Europar Batasunak ezarritako koten inguruan herritarrek iritzia eman dezaten.

Auzitegi Konstituzionalak deialdia berretsi behar badu ere, dagoeneko azaldu du zein izango den galdera: "Nahi al duzu Europar Batasunak herritar ez hungariar kota bat ezartzeko eskubidea izatea Parlamentuaren oniritzirik gabe?".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena