08:37

Mundua

Estatu Batuak

Clintonek hiru orduz deklaratu du FBIren aurrean, e-mailengatik

Agentziak | Erredakzioa

Estatu Batuetako presidentea izateko Alderdi Demokrataren hautagaiak bere posta pribatua erabili zuen interes nazionaleko zenbait gairako 2009tik 2013ra, Estatuko idazkaria zela.

  • Hillary Clinton. Argazkia: EFE.

    Hillary Clinton. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hillary Clinton Estatu Batuetako presidentea izateko Alderdi Demokrataren hautagaiak "borondatez" eta hiru ordu eta erdiz deklaratu du FBIren aurrean, xede izanik agenteen galderei erantzutea posta elektronikoen gaiaren gainean; izan ere, Clintonek bere posta pribatua erabili zuen Estatuko idazkaria zela, 2009tik 2013ra.

Polemika 2015eko hasieran hasi zen; garai hartan, Estatu Batuetako hainbat hedabidek plazaratu zuten Clintonek, Estatuko Departamentuan zegoela, kontu pertsonala erabili zuela, une oro, bere komunikazioetarako. Zerbitzaria, hortaz, pribatua zen.

Clintonek aitortu zuen, orduan, erabaki beharko zuela kontu ofiziala erabili izatea, eta Estatuko idazkari zegoeneko posta elektronikoen 55.000 orrialde baino gehiago eman zizkion Estatuko Departamentuari argitaratu zitzan; auziak, baina, zalantzak sortu zituen: batzuek galdetu zuten ea Gobernuak sekretupean gordetako informazioa behar bezala tratatu zuen.

Estatuko Departamentuak isilpeko informazioa duten 2.100 bat e-mail detektatu zituen Clintonen zerbitzarian; hala ere, aseguratu du horietako asko ez zeudela sekretupean bidalketa-unean, baizik eta orain, posta elektronikoak aztertzen egon direnean.

Eragina, hauteskunde-kanpainan

Posta elektronikoen auziak eragina izan du aste honetan Estatu Batuetan, hauteskunde-kanpainan; izan ere, Bill Clinton presidente ohiak eta Loretta Lynch fiskal orokorrak topaketa korapilatsua izan dute.

Donald Trump AEBko presidentea izateko Clintonen aurkariak hainbat aldiz erabili izan du e-mailen polemika azken horren aurka egiteko; hain zuzen, Estatu Batuetako segurtasun-nazionala arriskuan jarri izatea egozten dio.

Clintonentzako egoerarik okerrena litzateke epaiketara joan behar izatea; horrek arazo larriak ekar diezazkioke, presidente izateko ahaleginean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena