Mundua
'Europaren aldeko Martxa'
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Parte-hartzaileek salatu dutenez, Europako kanpaina "gezurraz beteta" egon da, arlo ekonomikoarekin lotutakoak bereziki.
EBn geratzearen alde manifestatu dira milaka lagun. Argazkia: EFE
Europa Batasunaren puxikekin eta banderekin, milaka herritar kalera atera dira larunbat honetan Londresen 'brexit'aren aurka eta Bruselarekiko apurketa-prozesua abian jarriko duen 50. artikuluaren baliogabetzea eskatzeko.
"Europaren aldeko Martxa" lelopean, 40.000 bat lagun izan dira manifestazioan, tokiko komunikabideen arabera, Park Lanetik abiatuta, Parlamentuko plazaraino. Europarekiko lotura mantentzearen aldeko oihuak entzungai izan dira ibilbidean zehar, eta honako leloak irakur zitekeen parte-hartzaileek zeramatzaten pankartetan: "Europa, beti maite izango zaitut", "Europa Batasunean gaude, nire mutil-laguna alemaniarra da", "EB, maite zaituztegu".
Europar Batasunaren inguruko referenduma ospatu zenetik bederatzi egun igaro dira. Orduan, britaniarren % 52k Europar Batasunetik alde egitearen alde bozkatu zuen. Referendum horren emaitzak krisi politikoa eragin du Erresuma Batuan, eta ondorio ekonomikoak ekarri dizkio herrialdeari.
Downing Streeteko egoitza ofizialetik igaro da gaurko martxa, Parlamentutik oso gertu, eta manifestariek kantak abestu dituzte, 'Ez nire izenean', 'brexit'aren alde ez zutela bozkatu adierazteko.
Mark Thomas komikoak antolatutako martxa baketsua izan da. Arin antolatu zuten, eta sare sozialen bitartez babes handiak lortu.
Thomasen arabera, manifestazioaren arrakastak argi uzten du "brexit-aren ondoren, jendea haserre dagoela, eta zerbait egiteko irrikitan, Europako kanpaina gezurretan oinarrituta egon baitzen", batez ere arlo ekonomikoari dagokionez.
"Referendumaren emaitza onartu beharko genuke", esan du Thomasek, "era zilegi batean eztabaidatu ahal izan bagenu. Baina informazio falta izan da, eta jendeak zeozer egin behar du frustrazio horren aurrean".
orren aurrean".orren aurrean".2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa