Mundua
ERRESUMA BATUA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
100.000 sinadura baino gehiago batzen dituzten herri-ekimenak aintzat hartzera behartuta dago Erresuma Batuko Gobernua; gutxienez, erantzun bat eman beharko dio ekimen honi Parlamentuak.
Europar Batasunean geratzearen aldekoen protesta, Londresen. EFE.
Erresuma Batuko milaka herritar 'Brexit'ari buruzko erreferendumaren emaitza sinetsi eta onartu ezinda daude, oraindik. Hala, ostiralean bertan, sinadura bilketa bat abiatu zuten, Europar Batasunetik irten edo ez erabakitzeko beste galdeketa bat abian jartzeko. Dagoeneko, 2,9 milioi lagunek izenpetu dute ekimena.
Erresuma Batuko Komunen Ganberaren webean ari dira sinadurak biltzen, herri-ekimenak bideratzeko zabaldutako atalean. Ostiralean, bilketa abian jarri zen egunean, ataria kolapsatuta egon zen.
Erreferenduma egin baino lehenago Parlamentu britainiarrari egindako eskari bat aintzat hartuta abiatu dute sinadura bilketa. Eskari horren arabera, galdeketa baten parte-hartzea % 75etik beherakoa bada eta aukerarik bozkatuenak botoen % 60 baino gutxiago lortzen baditu, erreferenduma berriro deitzeko aukera jasotzea proposatzen da.
Erresuma Batuko Parlamentuak, bestalde, gutxienez, 100.000 herritarren babesa duten eskariak aintzat hartzeko konpromisoa du, eta, beraz, honako hau ere hartu beharko du kontuan, bultzatzaileen iritzian.
Eztabaida
Ondo bidean, datorren asteartean da biltzekoa herritarren eskariak aztertzen dituen batzorde berezia, eta bertan erabakiko dute beste erreferendum bat egiteko aukera aztertu ala ez.
Erresuma Batuak Europar Batasuna uztea erabaki zuen, ostiralean, 2016ko ekainaren 23ko erreferendum historikoan. Erabakiak hankaz gora jarri du hori izan aurretik ere krisian zegoen europar proiektua, eta oraindik zehazteke dauden ondorio ekonomikoak izango ditu. Europar Batasunak estatu kide inportante bat galdu du. Boto guztiak zenbatuta, boto-emaileen % 51,9k ?17,41 milioi herritar? 'Leave' (Europar Batasuna uztea) bozkatu zuten, eta % 48,1ek ?16,14 milioi? 'Remain'en (Batasunean geratzea) alde egin zuten. Parte-hartzea historikoa izan zen: % 72,2koa.
Erabakiaren lehen ondorio nagusia berehala etorri zen: urrian dimisioa emateko borondatea agertu zuen David Cameron lehen ministroak. Herrialdea "helmuga berri" batera, Europar Batasunetik kanpo, eramango duen "kapitaina" ez dela bera izango iragarri zuen Cameronek, eta urrian lehen ministro berria aukeratu beharko dutela esan zuen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa