08:00

Mundua

ERRESUMA BATUA

Ostiral goizaldean ezagutuko da 'Brexit'aren emaitza

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Erakundeek eta alderdiek ez dituzte argitu emaitza ezagutu ondorengo planak. 40 milioi herritar daude botoa ematera deituta, eta 07:00etatik 22:00etara izango dute, bihar, horretarako aukera.

1:23
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Erresuma Batuak Europar Batasunean jarraitu nahi duen edo ez erabakiko dute bihar britainiarrek, erreferendum bidez, eta galdeketaren behin betiko emaitza ostiral goizaldean emango da jakitera, Manchesterren.

40 milioi herritar daude botoa ematera deituta, eta 07:00etatik 22:00etara izango dute horretarako aukera, Erresuma Batuan jarriko dituzten ehunka hauteslekuetan.

Aurreikuspenen arabera, hauteskunde zentroetan ez da inkestarik egingo, baina baliteke hainbat hedabidek euren galdeketa propioak zabaltzea. 2014an Eskoziako erreferenduma egin zenean ere, ez zen galdeketarik egin hauteslekuetan.

Erresuma Batuko hauteskunde mapa Ingalaterrako, Eskoziako, Galesko, Ipar Irlandako eta Gibraltarko hamaika eskualdek osatzen dute, eta, guztira, 380 hautesbarruti daude.

Irabazlearen izena, ofizialki, goizaldean jakingo den arren, hedabideek lehenago zabalduko dituzte barrutietako emaitzak, eta gutxi gorabeherako emaitza zein izango den jakiteko aukera egongo da.

Jenny Watson Hauteskunde Batzordeko presidenteak emango du behin betiko emaitzaren berri, Manchesterko udaletxean egingo duen agerraldian.

David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak Downing Streetetik jarraituko du erreferenduma. Emaitza jakin ondoren, bertatik egingo du balorazioa.

Erakundeek eta alderdiek ez dituzte argitu emaitza ezagutu ondorengo planak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena