Mundua
Erreferenduma Erresuma Batuan
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Jo Cox diputatu laboristaren hilketaren ondoren egindako lehendabiziko inkestak hiru puntuko aldea ematen dio Europar Batasunean jarraitzeko aukerari. Ostegunean egingo dute erreferenduma.
David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak Europar Batasunean jarraitzea nahi du. EiTB
Albisteak (1)
Informazio gehiago (1)
Europar Batasunean (EB) jarraitu ala ez erabakitzeko Erresuma Batuan egingo den erreferendumerako lau egun falta direnean, EBn jarraitzeko aukerak (% 45) hiru puntuko aldea ateratzen dio 'Brexit'ari (% 42), hots, EBtik irteteari. Hala dio behintzat Mail on Sunday egunkariak gaur argitaratutako inkestak.
Survation enpresak ostegunean eta ostiralean telefono bitartez egindako elkarrizketetatik atera dituzte azken inkesta horretako emaitzak eta, hain zuzen ere, Jo Cox diputatu laborista hil osteko egindako lehendabiziko inkesta da.
Bestalde, YouGov enpresak ITV telebista katearentzat egindako beste inkesta baten arabera, 'Brexit'ak (% 44) bi puntuko aldea ateratzen dio EBn jarraitzeko (% 42) aukerari. YouGov enpresak asteazkenean eta ostegunean egindako elkarrizketak erabili ditu emaitzak ateratzeko.
Jo Cox diputatu laborista ostegunean hil zuten Ingalaterran, Leedsetik gertu.
Coxen hilketak erreferendumaren inguruko kanpaina astindu du; izan ere, Jo Cox EBn jarraitzearen aldeko kanpaina egiten ari zen. Hilketaren ondoren bi aldeek bertan behera utzi zuten kanpaina gaur arte gutxienez.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa