Mundua
Erresuma Batua
agentziak | erredakzioa
Thomas Mair buruko gaitzak ditu eta indar ultra eskuindarren alde dago; hala ere, hilketaren nondik norakoak, oraindik, argitu gabe daude.
Albisteak (4)
Informazio gehiago (1)
Thomas Mairrek, Jo Cox diputatu laboristaren hiltzaileak, buruko gaitzak ditu eta indar ultra eskuindarren alde dago, Erresuma Batuko hedabideek gaur jakitera eman dutenez. Hala ere, hilketaren nondik norakoak, oraindik, argitu gabe daude.
Scott, hiltzailearen anaiaren hitzetan, Mairrek "buruko gaitz historia" luzea du eta "laguntza" jaso izan du horrengatik. "Ezin dut sinetsi gertatutakoa. Anaia ez da bortitza eta politika gaietan ez da inoiz sartzen", esan dio Scott Mairrek 'The Telegraph' egunkariari.
Mairrek 52 urte ditu eta azken 20 urteotan, bere amona hil zenetik, bakarrik bizi izan da. Auzotarren hitzetan, "ez du inoiz denbora osoko lanaldirik izan eta psikoterapia eta medikazioa jaso du".
'The Telegraph'en arabera, Mair Eskozian jaio zen, baina Birstallen, Leedsetik gertu, bizi zen. 'S. A. Patriot' aldizkarira harpidetuta zegoen, apartheidaren aldeko aldizkari hegoafrikarra, alegia.
Bestalde, AEBetako Aliantza Nazionala (NA) elkarte neonaziaren aldekoa da, Souther Poverty Law Center gorrotoaren aurkako AEBetako elkarteak jakinarazi duenez.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa