08:16

Mundua

Barne-hauteskundeak

Hillary Clinton, lehen emakume presidentegaia AEBko historian

Agentziak | Erredakzioa

Igandean, Puerto Ricon, irabazi eta azken egunetan ‘superordezkarien’ babesa jaso ondoren, lehen dama ohiak 2.383 ordezkariak gainditu ditu barne-hauteskundeetan.

  • Hillary Clinton Los Angeleseko (Kalifornia) Liemert parkean. Argazkia: EFE

    Hillary Clinton Los Angeleseko (Kalifornia) Liemert parkean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alderdi Demokratako presidentegaia izateko beharrezko ordezkariak lortu ditu Hillary Clinton Estatu idazkari ohiak AEBko barne-hauteskundeetan. Ondorioz, Donald Trump hautagai errepublikanoari aurre egingo dio azaroko hauteskundeetan.

Igandean, Puerto Ricon, Bernie Sanders Vermonteko senatariari irabazi eta azken egunetan ‘superordezkarien’ (alderdiko hautetsiak eta kargudun organikoak) babesa jaso ondoren, lehen dama ohiak 2.383 ordezkariak gainditu ditu barne-hauteskundeetan, NBCren arabera.

Ondorioz, seguruenik lehen dama ohia presidentegai izendatuko dute demokraten konbentzioan, uztailean, Filadelfian (Pennsylvania). Honenbestez, Trump, Alderdi Errepublikanoko hautagai ofiziosoa, izango du aurkari azaroko hauteskundeetan.

Zenbaketa barne-hauteskundeen azken jardunaldia baino lehen argitaratu du NBCk. New Jersey, Ipar Dakota, Hego Dakota, Montana, Mexiko Berria eta Kaliforniako demokratek bozkatu behar dute astearte honetan.

“Aurrekaririk gabeko une historikoa"

“Albisteen arabera, aurrekaririk gabeko une historiko baten aurrean gaude”, adierazi du Clintonek Long Beachen (Kalifornia). Jarraitzaileen aurrean “gustura” agertu da, baina oraindik “irabazteko barne-hauteskundeak” geratzen direla gogorarazi du.

Uztaileko konbentzioan ofizialki izendatzen dutenean, Estatu idazkari ohia AEBko presidente izateko aukerak izango dituen lehen emakumea bihurtuko da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena