Mundua
Bidaia ofiziala
agentziak | erredakzioa
AEBko presidenteak bidaia ofiziala egingo du Europan uztailaren 7tik 11ra, eta geldialdiak egingo ditu Polonian eta Espainian. 15 urtean lehenengo aldiz izango da AEBko presidentea Espainian.
Barack Obama AEBko presidentea. Argazkia: Efe
Barack Obama AEBko presidenteak bidaia ofiziala egingo du Europara uztailaren 7tik 11ra eta geldialdiak egingo ditu Espainiako Estatuan eta Polonian, Etxe Zuriak jakitera eman duenez.
AEBko presidenteak Espainiara 15 urtean egingo duen lehenengo bidaia ofiziala izango da, eta Felipe VI.a erregeak egingo dio harrera. Ondoren Mariano Rajoy Espainiako jarduneko presidentearekin elkartuko da.
Obama NATOren goi-bileratik bueltan iritsiko da Espainiara, eta segurtasuneko elkarlanean eta bi herrialdeen arteko harreman ekonomiko eta politikoan zentratuko du hitzordua.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa