Mundua
Zika birusa
Agentziak | Erredakzioa
Horrela erantzun dio kirol ekitaldia atzeratu edota lekuz aldatzeko ehun bat zientzialarik egin duten deialdi publikoari.
Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) uko egin du gaur Rioko Olinpiar Jokoak atzeratu edo lekuz aldatzeko eskakizunari zika birusagatik. Izan ere, abuztu honetan egingo baita kirol ekitaldi hori Brasilgo hiri horretan.
“Ez dago jokoak atzeratzeko edo lekuz aldatzeko osasun publikoko arrazoirik. OMEk egoera aztertzen eta bere gomendioak eguneratzen jarraituko du, hala behar izanez gero”, adierazi du erakundeak ohar baten bidez.
Horrela erantzun dio kirol ekitaldia atzeratu edota lekuz aldatzeko ehun bat zientzialarik egin duten deialdi publikoari.
Aurretiaz, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak (NOB) iritzi zion ez zegoela zika birusa dela-eta halako erabakirik hartzeko arrazoirik. Zika birusa mikrozefalia kasuekin lotuta dago Brasilen, eta baita nahasmendu neurologikoekin ere, Brasil zein Amerikako beste zenbait herrialdetan.
Zientifiko taldearen arabera, Brasilgo Joko Olinpikoak bere horretan geratzea ez da etikoa. Arrazoien artean, besteak beste, honako hauek daude: birusa igortzen duen eltxoa erauzteko ustezko porrota eta herrialde horretako osasun sistemaren ahultasuna.
OMEk ohar bat plazaratu du zientzialariei erantzunez, eta ohar horretan dio gaixotasuna hartzeko arriskua murrizteko modurik onena azken hilabeteetan jakinarazi dituzten gomendioak jarraitzea dela.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa