Mundua
Gutun batean
Agentziak | Erredakzioa
125 zientzialarik gutun bat sinatu dute zika birusaren mehatxua dela eta Olinpiar Jokoak atzeratzeko eskatuz.
EFE
Osasun arloko 125 zientzialarik Rio de Janeiroko 2016ko Olinpiar Jokoak lekuz aldatzeko edo atzeratzeko eskatu dute, zika birusak batez ere Latinoamerikan duen hedapena dela eta.
Munduko Osasun Erakundeari (MOE) bidalitako eskutitz ireki batean, Olinpiar Jokoak Rion egitearekin kezkatuta agertu dira, “osasun larrialdi publikoa globala delako”.
Hori dela eta, Olinpiar Jokoak Rion ez egitea edo atzeratzea galdegin dute. “Historiak erakutsi digu hau ez dela zuzena: 1916, 1940 eta 1944ko Olinpiar Jokoak atzeratu eta bertan behera utzi zituzten, eta beste kirol jarduera batzuk lekuz aldatu zituzten. Beisboleko ligarekin ere gauza bera gertatu da zikaren ondorioz, eta baita ebolaren mehatxuagatik Nazioen Afrikako Koparekin”.
AEBtako gaixotasuna kontrolatzeko zentroak egindako gomendioarekin –zika birusa aktiboki transmititzen ari diren tokietara bidaiatzeko asmoa duten langileei bidaia atzerako eskatu die- bat egin dute osasun adituok.
“Aholku horri jarraituz gero, kirolariek ez lukete aukeratu beharko gaixotasuna hartzeko arriskuaren edo lehiatzearen artean”, esan dute.
“Munduko 500.000 turista Olinpiar Jokoetara joatea beharrezkoa ez den arrisku baten aurrean jartzea da”, deitoratu dute.
2015eko maiatzean eman zen Brasilen zikaren azken agerraldia. Gainera, zika kasurik gehien duten herrialdeko estatuen artean, bigarrena da Rio de Janeiro. Otsailean hartu zuen Munduko Osasun Erakundeak zika birusaren agerraldia nazioarte mailako osasun larrialditzat.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa