13:33

Mundua

Erresuma Batua

Obamak 'Brexit'ak ekar ditzakeen merkataritza-ondorioez ohartarazi du

BBC kateak plazaratutako elkarrizketa batean adierazi duenez, Erresuma Batuak hamar urte beharko lituzke bere herrialdearekin (AEB) merkataritza-itunak negoziatzea, Europar Batasunetik kanpo.

  • Barack Obama, Erresuma Batura egindako bisitan. Argazkia: EFE

    Barack Obama, Erresuma Batura egindako bisitan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Barack Obama Ameriketako Estatutu Batuetako presidenteak azaldu duenaren arabera, Erresuma Batuak hamar urte beharko lituzke bere herrialdearekin merkataritza-itunak negoziatzea, Europar Batasunetik kanpo egongo balitz, zeren Washingtonen "bazkide komertzial nagusiena" merkatu komunitarioa da. Hala plazaratu du elkarrizketa batean BBC kateak.

Agintari estatubatuarrak bere nazioarteko birari jarraituko dio gaur Alemanian, hiru egunez Erresuma Batuan egon ostean. Bertan, Erresuma Batua Europako blokearen barruan gera dadila babestu du, datorren ekainaren 23an herrialde horretan egin behar duten galdeketari begira.

"Brexit"aren eztabaidari buruz (Erresuma Batua talde komunitariotik ateratzea), berriro ohartarazi du herrialdeak indarra galduko duela Hogeita zortzietatik at.

"Bost urte pasa daitezke, hamar urte izan daitezke zerbaitetara iritsi ahal gaitezen aurretik (bi herrialdeen arteko merkataritza-itun bati erreferentzia eginez), azpimarratu zuen agintariak.

"Brexit"ari buruzko bere abisuek sutu egin ditu  Erresuma Batua irtetearen aldekoak. Horren defendatzaile nagusietako bat da Boris Johnson Londreseko alkatea, eta Obamak esandakoak hipokritatzat eta pisu gutxikotzat jo ditu.

"Ez dugu izan AEBrekin itun komertzialik 43 urtetan, zergatik ez? Badakizue zergatik ez? Europar Batasunean gaudelako", baieztatu zuen Johnsonek.

Aipatutako katearekin egindako elkarrizketetan, David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroarekin batera ostiralean eman zuen prentsaurrekoan adierazitakoei egin die erreferentzia Obamak. Horrako horretan esan zuenez, Erresuma Batua "ilarako azkena geratuko litzateke" bere herrialdearekin itun komertzialak adosteko, Europako bloketik kanpo egonez gero.

"Erresuma Batuak ezingo du AEBrekin zerbait adostu Europar Batasunak baino arinago", argitu du horren harira Obamak. Bere herrialdeak bere bazkide komertzial nagusiarekin (Europako merkatua) itun komertziala negoziatzeko ahaleginak ez dituela baztertuko, gaineratu du.

BBCrekin egindako mintzaldian, presidenteak beste gai batzuk ere jorratu ditu. Besteak beste, esan du akats bat izango litzatekeela Sirian tropak sartze; eta Libiari buruz esan du funtzionatuko duen estatu bat lortzeak "adar asko" dituela Europako herrialdeentzat.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena