09:56

Mundua

Erreferenduma

Obamak EBtik ez ateratzeko eskatu die britainiarrei

agentziak | erredakzioa

AEBko presidentea Cameronekin (EBn geratzearen alde dago) bilduko da gaur, Europar Batasuna geratu ala ez erabakitzeko erreferendumaren inguruan hitz egiteko.

  • Barack Obama AEBko presidentea.

    Barack Obama AEBko presidentea. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Barack Obama AEBko presidenteak Europar Batasunean (EB) geratzearen alde egiteko eskatu die britainiarrei, ekainaren 23ko erreferendumaren harira, eta Erresuma Batuak Europan duen eragina azpimarratu du.

The Daily Telegraph egunkarian idatzitako artikulu batean egin du eskaera, Londresera egingo duen hiru eguneko bisita ofizialaren atarian.

AEBko presidentearen iritzia bultzada bat da David Cameron lehen ministroaren alde, EBn geratzearen aldekoa baita, baina 'brexit'a (irtetea) aldarrikatzen dutenen kritikak jaso ditu, tartean Boris Johnson Londreseko alkatearenak, Obamak ez lukeela muturra sartu beharko uste baitu.

Presidente estatubatuarrak bi herrialdeen arteko harremana azpimarratu du, "borrokalekuan" indartua, Bigarren Mundu Gerrari erreferentzia eginez.

Erresuma Batuko herritarrei begira, Obamak adierazi du "harro" egon beharko luketela "EBk britainiarren baloreak eta praktikak –demokrazia, legearen inperioa, merkatuen irekiera- zabaltzen lagundu" duelako.

"Europar Batasunak ez du britainiarren eragina txikitzen, handitu egiten du. Europa indartsua ez da mehatxua Erresuma Batuaren lidergoarentzat, Erresuma Batuaren mundu mailako lidergoa handitzen du", azaldu du presidenteak.

Ekainaren 23ko bozketa soilik britainiarren eskumena dela aitortu arren, Obamak azpimarratu du "AEBrentzat interes handiko gaia" dela erabakia.

Bilera Cameronekin

AEBko presidentea Cameronekin bilduko da gaur arratsaldean, eta ondoren prentsaurrekoa emango du.

Horren aurretik, Obamak gosari pribatua egingo du Windsor gazteluan Isabel II.a erreginarekin.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena