Mundua
ERREFUXIATUAK
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
150 bat errefuxiatu eramango dituzte gaur Turkiako Dikili herrira ferryak baliatuz. Protesta modura, bi ekintzailek uretara salto egin dute Mitilene hiriko portuan, ontzi bat abiatzera zihoanean.
Albisteak (2)
Goizean goiz hasi da Grezia errefuxiatuak Turkiara eramaten. Europako Batasunaren eta Turkiaren arteko ituna indarrean sartu ondoren, astelehenean egin zituzten aurreneko deportazioak, eta gaur gehiago egingo dituzte; 150 bat pertsona deportatuko dituzte gaur Dikilira, ferryak baliatuz.
Ta Nea egunkariaren arabera, 100 errefuxiatu Kos eta Samos uharteetatik aterako dituzte, eta 50, Moriatik.
Protesten erdian egin dituzte gaur ere deportazioak. Reuters berri-agentziak jakitera eman duenez, bi ekintzailek uretara salto egin dute Mitilenen, migratzaileak zeramatzan ontzi bat portutik atera denean. Kostazainek atera dituzte uretatik bi aktibistok.
#Lesbos. Varios manifestantes se han tirado al mar para denunciar las #deportaciones pic.twitter.com/uqFuCCbH2c
— Ane Irazabal (@AneIrazabal) 8 de abril de 2016
Astelehenean, denera, 202 errefuxiatu, gehienak afganiarrak eta pakistandarrak, eraman zituzten Lesbosetik Dikilira.
Martxoaren 19an sartu zen indarrean Europar Batasunak eta Turkiako Gobernuak adostutako ituna, Greziara heltzen diren errefuxiatuen deportazioa ekarriko duen hitzarmena. Turkiara eramango dituzte errefuxiatu horiek guztiak.
Greziako Parlamentuak oniritzia eman zion akordioari, 169 diputaturen babesarekin. Deportazioak egin ahal izateko, Greziak eta Turkiak legedia moldatu behar izan dute.
Errefuxiatuen Babeserako Nazio Batuen Erakundeko ordezkariek eta gobernuz kanpoko erakundeek gogor gaitzetsi dute ituna, giza eskubideak urratzen dituela iritzita.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa