Itxi

Mundua

'Panamako paperak'

Panamak Espainiako Justizia eta Zerga Agentziarekin kolaboratuko du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Panamak Espainian duen enbaxadoreak azaldu duenez, haren herrialdea da Panamako paperen auzia argitzeko interes handiena duena.

  • Maria Mercedes de la Guardia de Corro, Panamak Espainian duen enbaxadorea. Argazkia: EFE

    Maria Mercedes de la Guardia de Corro, Panamak Espainian duen enbaxadorea. Argazkia: EFE

Panamako Gobernuak Espainiako Justiziarekin eta Zerga Administrazioko Espainiako Agentziarekin kolaboratuko du 'Panamako paperak' izeneko auzian, gaur Panamak Espainian duen Mercedes de la Guardia de Corro enbaxadoreak azaldu duenez.

Madrilen gaur goizean egindako gosari informatiboa batean hitz egin du enbaxadoreak eta nabarmendu du haren herrialdea dela Panamako paperen auzia argitzeko interes gehien duena. Are gehiago, bi herrialdeen arteko kolaborazioa "erabatekoa eta indartsua" izango dela azpimarratu du.

Hainbat herrialdetako kazetarik azaleratutako 'Panamako paperak' izenekoen arabera, Mossack Fonseca abokatu bulegoak zerga gutxiago ordaintzen lagundu ei zien "offshore" konpainien bitartez mundu osoko hainbat politikariri, enpresabururi eta famaturi.

De la Guardiak ziurtatu duenez, Zerga Administrazioko Espainiako Agentziak informazioa eskatu diezaieke Panamako agintariei bi herrialdeen arteko aldebiko hitzarmenen arabera, beti ere, prozedura judizialen testuinguruan.

 

 

>